La decisión democrática como fundamento del derecho a decidir: el caso catalán

Krisi politikoa globala da. Eraldaketa azkarreko prozesuaren barruan dago herritarren, lurraldearen eta botere politikoaren arteko artikulazioa. Kinka horretan, estaturik gabeko nazio europarren –Eskozia, Katalunia, Euskal Herria…– subiranotasun-eskaerak bizkortu eta azkartu egin dira. Estatu-matrizeek zailtasunak dituzte euren ordenamendu juridikoetan “erabakitzeko eskubidea” jasotzeko, zeina estaturik gabeko herriek erreibindikatzen baitute. Kategoria kontzeptual hori hauxe da: egungo testuinguruetan kokatzea autodeterminazio-eskubidea, zeinaren bitartez aurrera egin daitekeen demokratizazio-prozesuan, edozein delarik ere, estatu-matrizeak duen  jokabidea.

Demokrazia. Herritarren subiranotasuna. Autodeterminazio-eskubidea. Desobedientzia zibila.