Mexikon jaio ziren, jatorriz Segurakoa zen familia batean. Unibertsitate-ikasketak Espainia Berrian egin eta Valladolideko Unibertsitatean burutu zituzten, Zuzenbidean (Manuelek) eta Filosofian (Miguelek). Ikertzen ari da Manuel Baionan egon ote zen, Jose I.a Bonaparte erregearen gortean. Haren ibilbideari jarraiki, badakigu Gaztelako Kontseiluko kide izan zela. Miguelek Erregentzia Kontseiluan parte hartu zuela idatzi da, baina baztertuta dago Baionan izan zenik.