Euskal foruen krisia Napoleon 1808an Espainian sartu baino 15 urte lehenago abiatua zen. Napoleonek Espainiarako Konstituzio proiektua ezagutarazteko deituriko Baionako Batzarrean, lau euskal probintzietako diputatuek Foruak mantentzearen alde eta Konstituzio berritik salbuestearen alde trebetasunez argudiatu eta aritu ziren, halako eran non Napoleongandik lortu zuten, 144. artikuluan, euskal erregimen politikoa mantentzea eta haren aldaketa edo erreforma atzeratzea.