Normalización lingüística y escolaridad: un informe desde la sala de máquinas

Txosten honen lehen atalean irakaskuntza elebidunaren egungo eredua 70. urteetako gizarte giroan kokatzen saiatzen gara, giro hartan moldatu baitziren oraingo prozesua biziarazi eta legitimatu duten paradigmetariko asko. Ondoren, hezkuntzaren alorrean 1982ko normalizazio legea zein neurritan gauzatu den baloratzeko bide ematen diguten zenbait elementu aztertzen dira. Azkenik, begien bistako arazo batzuek izan lezaketen bilakabideak ukitzen dira.