El Euskera en la Administración Pública Vasca; origen, situación actual y perspectivas

Konstituzionalitatearen blokeak euskararen eta gazteleraren artean ezarritako koofizialtasun-erregimenak planteatu -eta planteatzen- dituen erronkei erantzun beharrez, Euskal administrazio publikoek hizkuntza trebakuntza-prozesua abiatuz geroztik aurkituriko arazo garrantzitsuenak zehazten ditu lan honek. Halaber, hizkuntz normalizazioaren sistema ezartzeko jarraitu den prozedura deskribatzen dugu; horren arabera, bai Euskal Herrian diren aurrekariekin eta bai Zuzenbide konparatuaren alorreko joera gehienekin bat etorriz, funtzio publikoaren beraren euskalduntzea aukeratu zen.