Paisaje después de la batalla: Una aproximación al cine vasco contemporáneo

Artikulu honek gaur egungo euskal zinearen ibilbide historikoa berrikustea du helburu. Hartarako, hainbat gai arakatzen dira: Euskadiko zinearen identitateari buruzko eztabaida, zinegileen eta erakundeen arteko harremanak, Euskal Herrian ekoizturiko zinea, bai eta, 90etako hamarkadan zinegileen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura arduradunen artean izandako liskarren ondorioz, euskaldun batzuek non edo han egin behar izan zuten zinea ere.