Ramon Saizarbitoria: obsesioez haratago literatura

Artikulu honetan, Ramon Saizarbitoria idazlearen Rossettiren obsesioa(2000) eleberriaren irakurketa konparatzailea eta psikoanalitikoa egiten ahalegindu gara. Horretarako, eleberria egilearen ibilbidean kokatu ostean, Rossettiren obsesioak literatura, pintura eta psikoanalisiarekin eragiten dituen testu arteko loturak aztertu ditugu. Dante Grabiel Rossetti margolariaren bizitza eta obra, protagonistaren neurosi obsesiboa, prerrafaeliten margoetan azaleratzen den emakumezkoaren irudia...dira, besteak beste, abiapuntu gisara hartu ditugunak.