El euskara desde fuera en Iparralde

Iparraldean euskara bultzatzeko diseinaturiko politikak aztertuko ditugu hemen, edozein identitate eraketa mugatzen duen binomiotik abiatuz: "gu" bat, "besteen" aurkakotasunean definitua. Dialektika hori, alabaina, konplikatu egiten da frantes estatuaren eraketa prozesua eta ondoriozko identitate krisia direla eta. Hala, bi alde mugatzen dira pertsona bakoitzak hizkuntzaren alorrean bere egiten duen jarreraren arabera: euskararen barne aldea eta euskaratik kanpo dagoen aldea.