51 zenbakia · 2006Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 51, 2

Argitalpen urtea:
2006
Argitalpen tokia:
Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2006
Ezaugarriak:
413 or. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016
Egileak:
Lazkano, Jesús Mari...[et al.]

LABURPENA

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 51.2 (2006.2) zenbakiak Euskal Herriarekin zuzenki zerikusia duten edo, nazioarteko esparru zabalagoan, horretan eragina duten bost lan argitaratzen ditu Tribuna atalean: Jesus Mari Lazkano artistak zehaztasun handiz azaltzen ditu bere margolari jarduerari dagozkion gaiak eta kezkak; Juan Aguirrek 1969-1984 urte bitarteko euskal teatro independente mugimendu dinamikoa aztertzen du ikuspegi historiko batetik; Javier Echeverriak aztertzen du nola euskal itsasontzigintzak lortu duen bere lehiakortasuna mantentzea eraikuntza teknologia aurreratuak sortzeari esker; Frank Schulze-k erbesteraturiko aleman idazle biren eleberri bi aurkezten ditu, Espainiako Gerra Zibilean kokaturikoak, eta bereziki Hermann Kesten-en Gernikako haurrak (1939) bereziki aipatzen du, Kondor Legioak Gernikan buruturiko bonbardaketari buruzkoa; eta azkenik, "Estai" itsasontzia 1995ean atzemana izan ondoren Kanadaren eta Europaren artean gertatu zen arrantza eta ekonomia gatazkaren historia berreraikitzen du Henri Motte-k. Reseña atalean gai askotariko liburuen iruzkina egiten da. Tesis atalean Euskal Herriko unibertsitateetan 2006ko lehen seihilekoan irakurritako doktorego tesien zerrenda agertzen da. Noticia izenburukoan hainbat gertakariren iruzkina egiten da: Ternuako bakailaoaren arrantza industrialari buruzko erakusketa; "Zubi Esekia" Gizadiaren Ondaretzat hartzea eta horren historia; Leopoldo Zugazaren soslaia, Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkide izendatzearen kariaz, eta oraindik gauzatzen ari den Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusien argitalpen lan handiaren egungo egoera.