Anpassung, Widerstand und Flucht im Baskenland und Mallorca. Eine Analyse der Exil-Romane Kestens und Ottens über den Spanischen Bürgerkrieg

Hermann Kesten-en Die Kinder von Gernika (Gernikako haurrak) eleberria Kondor Legioak Gernikan buruturiko bonbarkaketaren gaian sakotzen duen testu bakarra da aleman hizkuntzan. Bonbardaketaren biktima den nerabe batek kontaturik, Durango eta Gernikako heriotza des kripzioek eta garaiko Bilboko irudiek, agian, erbesteko alemaniar literaturaren gerra eszena bizienak osatzen dituzte. Era berean, eleberri hori Karl Otten, beste alemaniar idazle erbesteratu baten obrarekin konparatzen da artikulu honetan. Karl Ottenen obrak faszismoaren mehatxupean gerta tzen den Mallorcako herri baten jokabide sozialak eta psikologikoak aztertzen ditu.