55 zenbakia · 2010Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 55, 2

Argitalpen urtea:
2010
Ezaugarriak:
361 or. : ir. ; 24 cm.
ISSN:
0212-7016
Egileak:
Elzo, Javier...[et. al.]

LABURPENA

Ohiko albisteez, aipamenez eta doktore tesien zerrendaz gainera, ale honek bost saiakera biltzen ditu. Javier Elzok euskaldunen artean adiskidetzea lortzeko egin beharreko bideari buruz hausnartzen du; Mario Esnalek Goenkale telesailaren ekarpen soziolinguistikoa balioesten du, saioak 16 urte bete ondoren. Julio Cortázar idazlearen aurreko euskaldunen artean arakatzen du Pedro A. Lopepé Iriartek; Valpuestako Erdi Aroko kartularioak direla bide, Emiliana Ramos Remediosek hainbat ondorio ateratzen ditu euskara-erromantzearen arteko ukipen eremuko antroponimiaz; eta azkenik, Bego Zubia Gallastegik euskal kazetaritza zientifikoa erradiografiatzen du.