Sutondo berria. Hamasei urtez Goenkalen

Goenkale telenobelak hamasei urte daramatza pantailan, hiru mila ataletik gora eskaini ditu euskal telebistak. Ukaezina da telebistako industriari egin dion ekarria, ehunka aktore eta teknikari pasatu baitira bertatik. Baina are ukaezinagoa da euskarari egiten ari zaion ekarria, bai bertan erabiltzen den euskararen bizitasunarengatik, baita hainbat urteren ondoren milaka ikusle fidelizatu duelako ere gure hizkuntzarekin, neurri batean euskal sutondoaren oinordeko bilakatuz.