Zein albiste onak zientzia-albisteak

2008ko lehen lau hilabeteetan, Euskal Herrian argitaratzen diren egunkarietan argitaratutako zientzia--testuak aztertu ziren Elhuyar Fundazioaren ekimenez. Ikerketak zientzia-kazetaritzaren erradiografia eskaini zuen: besteak beste, kazetaritza-genero, gai eta iturri ohikoenak identifikatu zituen. Teknologia eta osasuna dira euskal kazeten zientzia-gairik gogokoenak. Horiek modu positiboan lantzen dituzte, eta informazio -albiste- gisa aurkeztu. Zientziari buruzko interpretazio gutxi eskaintzen dute, ordea, eta iritzirik ez.