Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria
Oinarriak
Sari honen helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazteen lanak edota ikerketak saritzea da.
Sarituko diren proposamen motak
Bi motatako proposamenak onartuko dira:
- Sorkuntza edo ikerketa proiektuak lantzeko: humanitateen, kultura, arteak –zentzu zabalenean: musika, dantza, antzerkigintza, margogintza, eskulturagintza, literatura, ikus-entzunezkoak…– edo gizarte zientzien alorreko proiektuak gauzatzeko.
- Goi-mailako erakundeetan egonaldiak: humanitateen, kultura, arteak eta gizarte zientzien gaietako izaera zientifiko-akademikoa duten ikerketa edota lan artistikoa gauzatzeko goi mailako ikerketa erakundeetan egonaldiak gauzatzeko saria.
Hautagaitzak
Sorkuntza-proiektuak lantzeko banakoei edota taldeei zuzenduta dago. Egonaldiak burutzekoak, aldiz, bakarka aurkeztu beharko dira.
Hautagaiek, banakoa nahiz taldea, 1990tik aurrera jaiotako gazteak izan behar dira.
Saria
6.000 euroko sari bakarra emango da.
Epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake, egoki iritziz gero.
Bete beharreko baldintzak
Saritutako pertsona edo taldea, emate ekitaldian parte-hartzea ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.
Saritutako lanaren ekarpen nagusiak bilduko duen artikulu bat idatzi beharko da Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEVen (CC 4.0 lizentziapean) argitaratzeari begira.
Proposamena originala izan beharko da. Ezingo da beste erakunde baten baitan gauzatzen den ekimenik aurkeztu.
Saritutako lana gizarteratzean, saria ematen duten erakundeen aipamena egin beharko da.
Saritutako lanaren lagin bat hurrengo urteko sari-emateko ekitaldian aurkeztu beharko da.
Gauzatzeko epea
Saritutako proposamena ikerketa edo sorkuntza-proiektua bada, indarraldain dagoen urtean edo/eta hurrengoan gauzatu beharko da. Saria jasotzeak aurkeztutako lana gauzatzeko betebeharra dakar berarekin. Sariaren ordainketa, sari emate ekitaldi egunean gauzatuko da.
Aldiz, saritutako proposamena goi-mailako erakunde batean egonaldia bada, 2025-2027 urte bitartean burutu beharko du irabazleak. Saria jasotzeak aurkeztutako ikerketa gauzatzeko betebeharra dakar berekin. Sariaren ordainketa, egonaldiaren hasieran egingo da.
Balorazio irizpideak
Epaimahaiak kontuan hartuko dituen irizpideak honako hauek izango dira:
- Hautagaien curriculum vitae
- Edukia sariaren helburuekin lerrokatuta egotea
- Izaera berritzailea
- Etorkizuneko proiekzioa
- Originaltasuna
- Gaurkotasuna
- Euskararen erabilera
- Nazioarteko proiekzioa
- Ikusgarritasuna
- Egingarritasuna
- Aurkeztutako lanak genero ikuspuntua eta hizkuntzaren erabilera ez sexista erabiltzea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:
- Lanaren memoria: izenburua, laburpena, helburu zehatzen deskribapena, helburu orokorrak (bost orrialde gehienez). Baldintza hau betetzen ez dituzten hautagaiak ez dira onartuak izango.
- Aurkezlearen Curriculum Vitae arautua. Taldearen kasuan, kide guztien CV. Taldean aurkeztu ezkero arduradun bat izendatu beharko da.
Curriculum Vitae arautua Eusko Ikaskuntzaren webgunetik deskargatu daitekeen ereduari egokitu beharko zaio derrigorrez. Dokumentazioa euskarri informatikoan info@eusko-ikaskuntza.eus helbidera bidali behar da.
Ekimen honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauetan zehazten diren baldintzak berariaz eta formalki onartzen direla.
Epeak
Hautagaiak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 1etik martxoaren 31a bitartean izango da. Epaimahaiaren erabakia Eusko Ikaskuntzaren webguneren bitartez egingo da.
Epaimahaiaren erabakia 2025eko apirilean jakinaraziko da eta sari-ematea 2025eko udan gauzatuko da.
Epaimahaia
Epaimahaia Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientziak alorreko adituek osatuko dute.
Lanaren jabetza
Saritutako lanaren jabetza egile edo egileena izango da. Lan horren edozein zabalkudean sariaren bi erakunde bultzatzaileen aipamena egin behar da.
Informazioa
Eusko Ikaskuntza
Bergara, 19
20005 Donostia.
Tel.: +34 943 310855
E-posta: info@eusko-ikaskuntza.eus
Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus