Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Ohorezko Saria

Informazioa

EIren eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen dute, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak banatzen duen sari multzoa

Ohorezko Saria euskararen edota euskal kulturaren alde egin duen eta ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde bati ematen zaio. Euskal Kultura Saria, aldiz, Euskal Herriari lotutako doktoretza tesiak edota argitaratu gabeko ikerkuntza lanak saritzeko sortu zen. Azkenik, Bideo-dokumental Sorkuntza Saria Euskal Herria, euskara edota euskal kultura gai nagusi duten dokumental amateurrak saritzeko helburuarekin ematen da.

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Ohorezko Saria