Adolfo Yebra. Bilbao Ballet Elkartearen lehendakaria: 60 baino gehiago dira mundu osoko ballet konpainiatan dauden euskaldunak

2012-10-26

SILLERO ALFARO, Maider

ALFAGEME, Ainhoa

Bilbao Ballet Elkartea denbora luzez dihardu dantzaren alde lan egiten, bertako lehendakaria Adolfo Yebra izanik. Antolatzen dituzten ekitaldien artean garrantzitsuenetakoa “Los vascos y la danza” gala da, hain zuzen 8. edizioa urriaren 26an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregiko auditorioan. Bertaratzen direnak Alicia Amatriain eta Asier Uriagereka bezalako lehen mailako dantzariez gozatu ahal izango dute, baita “Donostia 1813” baletaren estreinaldi mundialaz ere.

Zenbat denbora eman duzue “Los Vascos y la danza” 8. gala hau prestatzen?

Urte batetik bestera prestatu ohi ditugu. Berez, datorren urtekoa pentsatua dago jada. Askotan gertatzen dena, aurtengoarekin gertatu bezala, prestatutako gehiengoak huts egin digunez berriro moldatu beharrean aurkitu garela. Ez da gauza erraza, lehen mailako dantzariez hitz egiten ari bait gara. Gure gala zerbaitetan bereizten bada, eta Europan duen fama izatera iritsi bada; egun ospatzen diren festen arteko garrantzitsuena delako da. Bilbokoak izan arren, eta hau oso inportantea da (dio barrez), lehen mailako dantzariak eta izarrak ekartzea izan daiteke azpimarragarriena.

Izarrak eta lehen mailako dantzariak etorriko direla diozu ¿Zer ikus ahal izango dugu aurten?

Protagonista nagusiak bi euskaldun eta bere dantza bikoteak izango dira. Alicia Amatriain dantzari donostiarra, mundu mailan lehenengo hamarren artean aurkitzen da eta konpainia garrantzitsuenen artean dagoen Stuttgart Ballet-eko lehen dantzaria izanik. Berarekin, Dame Ninette de Valois saria jaso duen Alexander Jones, ballet bereko lehen dantzaria dator. Bigarren bikotea, Monte-Carlo Balleteko Asier Urigereka eta Bernice Coppieters-ek osatzen dute. Asierrek, Monaco Printzerriko “Caballero de la Orden del Mérito Cultural” domina jaso zuen eta Bernice, Ballet-eko izarra da. Jakingo duzu, balletean, armadan ez bezala, maila ezberdinak daudela eta izarra izatea maila nagusiena da. Mundu mailan oso dantzari gutxik lortzen dute izarra izatea. Horretarako, Monte-carlo, Burdeos edo Paris bezalako udal Ballet batean egon behar da, eta zuzendari artistikoak proposamena egin ondoren, Ballet bereko zuzendaritzak onartu ezkero, udalak bere oniritzia eman beharko du izar hori izenda dadin.

Eta zer dantzatuko dute Alicia Amatriainek eta Asier Uriagerekak?

Guk, Alicia Amatriain “Onegin” balleteko bikoa dantzatzeko kontratatu genuen eta Asier aldiz “Alto Canto” piezaren bikoa. Eta zein izango ustekabea, Londonen ingeles, gaztelera eta japoniarrez argitaratu ohi den “Dance Europe” europar mailako aldizkaririk famatuenak, aukeratutako bi pieza hauek 2011-2012 denboraldiko 100 emanaldi hoberenen artean kalifikatu dituztela. Aldizkariak urrian izendatu ditu eta ezuste bikaina hartu dugu gure kartelean bait genituen.

Aukeraketa bikaina orduan...

Hala da, jakinaren gainean gaude eta esperientzia izanik, gure lana bide onetik doa. “Los vascos y la danza” emanaldiaren helburua, mundu guztian zehar lanean ari diren lehen mailako dantzari euskaldunak ekartzea da, beraien lanari onura ateraz. Guztira 60 baino gehiago dira, bakarlari mailatik gora, munduan zehar lanean ari diren lehen mailako dantzari euskaldunak. Beharbada, hurrengo 200 urteetan izango ez dugun dantzari belaunaldi bikaina jaio dela jakitea nahiko nuke. Une honetan, dantzari euskaldunak ballet- aren munduan, futbol munduko brasildarrek adierazten dutena liratekeela baiezta daiteke.

Zein izan daiteke honen arrazoia?

Usadiozko, oso zahar eta ikusgarria den euskal dantzan eman dituzte dantzari hauetariko askok lehen urratsak. Ballet-a, bere koreografia nahiz akademizismoarekin, Luis XIV, Eguzki Erregearekin hasi zen, horregatik hizkuntza aldetik, nahiz eta Errusia, Italia edota Ingalaterran egon, frantsesez gertatu ohi da. Rond de jambe en l'air esatean, jakina da hanka airean duela bira egitea esan nahi duela. Baina unibertsala den hizkuntza horretan ere, “basque” etiketadun zenbait pauso aurki daiteke, hala nola pas de basque eta euskal dantzekin zerikusia duten beste zenbait. Dantazari hauek ballet munduan hasten direnean, ohitura musikala duen belarria, erritmoa nahiz jende aurrean dantza egiteari beldur ez direnez, bide handia egina dutela esan daiteke.

Asier Uriagereka eta Bernice Coppieters.

Hain zuzen ere, ekitaldiko beste dantzari bat, Ion Agirretxe, euskal dantzan hasi zen...

Bai, hala da. Ion Agirretxe egun, Angel Corellaren Bartzelonako Ballet-ean ari da eta 2010. urtean burututako zerbait egiteko asmoz pentsatu genuen berarekin. 2013. urtean 200 urte beteko dira Donostia tropa ingelesek erre zutela, eta ideia bikaina iruditu zitzaigun ekitaldi honetan, gertaera onen omenez, “Donostia 1813” izeneko obraren estreinaldi mundiala egitea. Koreografia Jon Ugarrizarena da, estilo neoklasikokoa, Gontzal Mendibil eta Guridiren musikaz lagundurik. Gurea den oso ikuskizun hunkigarria izango da.

Ekitaldiko une garrantzitsutzat aurkeztu da...

Suite bat izango da. Hau, ballet batetako oinarrizko puntuak hartuz, eremu txiki batean ematean datza. Datorren urtean Donostiara joango gara ballet guztiarekin, obra jatorrizko lekuan egin dadin, baina premier-a Bilbon izango da, Euskalduna Jauregian eta musika santuan berezitutako Bilboko Katedraleko Kapera Koroa izango da bertan. Ekitaldian Sara Echevarri getxotarra ere izango da Albenizen Granada obrarekin. Honek, dantzari gazteei zuzenduriko Bilboko Saria jaso zuen eta egun Sentimiento Pericet Konpainian jardun da. Gaztea izan arren hunkigarria da Sara dantzan ikustea, baita Celia Dávila arabarra ere. Azken honek, dantzari gazteei zuzenduriko Bilboko Saria nahiz Ribarroja de Turia hiriko Nazioarteko XVI. Dantza Lehiaketa Saria jaso zituen urte berean.

Andoni Aresti izango al da oraingoan ere “Los vascos y la danza” ekitaldiaren zuzendari artistikoa?

Hala da. Andoni Aresti, konpainia mordoan mundu osoan zehar dantzan aritu den dantzaria da. Italia, Viena, Salzburgo... egun, Leioan ireki du bere akademia eta antzerki, zine nahiz telebistako aktorea ere bada. Ezagutu genuen unean, oso pertsona interesgarria iruditu zitzaigun, beraz, ez dugu ez aske uzteko intentziorik.

Zure hitzak entzunda, Euskal Herriko dantza ondo dabilela dirudi. Kalitateari dagokionez behintzat...

Ondo dabil bai kalitate eta baita dantzariei dagokionez, baina ikuskizunen inguruan hitz egiten badugu egoera ez da hain ona. Estatu guztian, ballet-a landu beharreko zerbait da. Tamaina zehatz bateko edozein hirik dauka koroa, orkestra eta ballet-a duen opera antzoki bat. Estatu guztian, ezagutzen al duzu elementu guzti hauek dituen udal antzokidun hiririk?

Badira bi edo hiru ballet han eta hemen, baina klasikoa den ballet bakarra dugu, Ballet Nazionala. Partikularra den besteren bat ere bada Victor Ullate edo Angel Corellarenak adibidez. Lehenengoak klasiko nahiz kontenporaneoa egiten diardu eta bigarrena aldiz Gaztela La Mantxan hasi eta egun Bartzelonan ari da lanean. Ekimen pribatukoak beti ere. Arte nahiz Kultura arloko ekimenetan Estatuak egin beharko luke sustatzaile lana. Ekimen pribatua, gaia komertzialen inguruan mugitu ohi da eta ballet on bat ekarri ahal izateko sarrerak garestitu beharko lituzke, 150 ¤ inguruan ordaindu beharko luke pertsona bakoitzak ikuskizunaz gozatu ahal izateko eta, egun, nork ordaintzen du halako kantitatea ekitaldi bat ikusteko? Futbol ikuskizunetan bai noski, gure kultura baita... Futbolzalea nauzu baina nire ustez tamalgarria da futbol partida bat ikusteko 150 ¤ ordaintzea, lehen mailako ballet baten ikuskizuna prezio berean jarrita antzokia erdi hutsa ikusten duzun bitartean. Munduko beste edonon antzokia jendez gainezka egongo litzateke.

Alicia Amatriain.

Eta ikuskizun hau zehazki norainokoa izango dela uste duzu?

Pasa den urtean, kritika bikaina jaso genuen Dance Europe aldizkariaren eskutik. London-eko Royal Ballet-aren Akademian Kai ballet-aren muntaia egiten aritu ginen eta bertako dantzarietariko bat, Itziar Mendizabal hondarribitarra ekarri genuen ekitaldira. Aldizkariko kritikariak Bilbora etorri zirenean, Estatuko gainontzeko lurraldeetan, izandako ekimenagatik jarraitu beharreko adibidetzat jo gintuzten. Zorte handia izan genuen pasa den urteko ikusleekin, 20 minutuz zutik egon baitziren txaloka eta “beste bat” eskatuz.

Jende gehienak ez daki zer galtzen duen honelako ikuskizun bat ikusteari uko egiten dionean. Momentu honetan, ikuskizun hau ballet-eko munduko edozein antzoki garratzitsuek erosiko luke baina egia da, bere balioa dela eta, bi edo hiru egunez besterik egiterik ez legokeela. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak nahiz Bizkaiako Foru Aldundiak emandako laguntzari esker egiten den ikuskizuna da.

Garrantzizko datu bat... aurten, Elkarteak hartuko du beregain BEZ-aren igoeraren kostua, pasa den urteko sarreren prezioak mantenduz.

Halaxe da, BEZ-a %13a igo dute, %8tik 21era! Hau da hau sentsibilitate eza. Nik uste ez dagoela zer esaterik beraz, utzi dezagun gaia. Gu ez gara sustatzaile komertzialak. Orokorrean, ohikoa, gu galtzen ateratzen bagara ere, kalte hori diru-laguntza eta kide babesleen dirua medio dela berdintzen saiatzea da eta hortaz, ikusleari kalte gehiago ez egitea erabaki dugu. “LOS VASCOS Y LA DANZA” 8. GALAREN PROGRAMA 1. “Agurra”. Dantzariak: Andoni Aresti Dantza Taldea (Arkaitz Pascuas, Nagore de las Cuevas eta Ainhara Villarejo). Koreografia: Andoni Aresti. Musika: Juan Mari Beltrán. Bilboko Katedralaren Musika Kaperaren kolaborazioarekin 2. “Satanella” (extracto de “El Carnaval de Venecia”) Dantzariak: Celia Dávila (6º Premio Bilbao para Jóvenes Bailarines sariaren irabazlea). Koreografia: Marius Petipa. Musika: Cesare Pugni. 3. “Diana y Acteón” Dantzariak: Ion Agirretxe (Barcelona Ballet) y Cristina Casa (Barcelona Ballet-eko bakarlaria). Koreografia: Agrippina Vaganova. Musika: Ricardo Drigo. 4. “Opus 40” Dantzariak: Asier Uriagereka (Monte-Carlo balletaren lehen dantzaria) y Bernice Coppieters (Monte-Carlo balletaren izarra). Koreografia: Jean-Christophe Maillot. Musika: Meredith Monk. 5. “Aus Holbergs Zeit” Dantzariak: Alicia Amatriain eta Alexander Jones (Stuttgart Balletaren lehen dantzariak). Koreografia: John Cranko. Musika: Edvard Grieg. 6. “Córdoba” Dantzariak: Sara Echevarri. Koreografia: Lola Greco. Musika: Isaac Albéniz. 7. “Donostia 1813”- Estreinaldia mundiala Dantzariak: Ion Agirretxe (Barcelona Ballet) y Cristina Casa (Barcelona Balletaren bakarlaria). Coreografía: Jon Ugarriza. Musika: Gontzal Mendibil, Giuseppe Verdi y Jesús Guridi, Bilboko Katedralaren Musika Kaperaren kolaborazioarekin, Wolfgang Amadeus Mozart-en “Requiem”ean. 8. “Onegin” (paso a dos) Dantzariak: Alicia Amatriain eta Alexander Jones (Stuttgart Balleteko lehen dantzariak). Koreografia: John Cranko. Musika: Piotr I. Tchaikovsky. 9. “Altro Canto” (paso a dos) Dantzariak: Asier Uriagereka (Monte-Carlo Balletaren lehen dantzaria) y Bernice Coppieters (Estrella de los Ballets de Monte-Carlo). Koreografia: Jean-Christophe Maillot. Musika: Claudio Monteverdi y otros.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Arantza Arruti. Ekin-it programaren koordinatzailea: Ekitea ez da enpresa bat sortzea soilik, bizitzarekiko jarrera bat baizik

 

Irakurri

Maria Jose Azurmendi. Soziolinguistikaria: Hizkuntzarekin eta kulturarekin erlazionatuta dagoena daukat nik “vasco”tzat

 

Irakurri

Antonio Aretxabala. Nafarroa Unibertsitateko Geologoa: 1903. urtean Iruñak jasandako lurrikarari buruzko datu historikoak aurkitzea ia ezinezkoa da

 

Irakurri

Jose Antonio Sainz Alfaro. Donostiako Orfeoiaren zuzendaria: Orfeoian diziplina azpimarratuko nuke, partaideak oso gazteak badira ere

 

Irakurri

Maialen Beloki. Donostiako Zinemaldia: Industriak euskal zinemaren inguruan geroz eta interes handiagoa du

 

Irakurri