Aitor Egurrola: "Euskal Herriko eguraldiaz informatzea zaila da, sei ordutan erabat aldatu daitekeelako"

2003-03-21

DIAZ DE MENDIBIL, Ismael

Elkarrizketa: Aitor Egurrola Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendaria Aitor Egurrola Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendaria Euskal Herriko eguraldiaz informatzea zaila da, sei ordutan erabat aldatu daitekeelako * Ismael Diaz de Mendibil DBizilagunarekin zeri buruz hitz egin ez dakigunean, beti gai berdinera jotzen omen dugu. Baina meteorologia ez da igogailuetara mugatzen den zientzia. Entzun, bestela, irratietako albistegiak: esatariaren lehenengo hitzak ez dira Iraken aurkako gerraren ingurukoak izaten, ezta ekonomiaren moteltzeari zein Errealaren azken partiduari buruzkoak ere... "Egun on guztioi, egun eguzkitsu honetan...". Ikusiko duzue. Aipatzen duten lehenengo gauza, egunean zehar izango dugun eguraldia izaten da. Izan ere, guztiok jakin nahi izaten dugu euririk egingo ote duen, hondartzara joaterik izango ote dugun, astebururako antolatu ditugun planak bete ahal izango ote ditugun, haurrei bufandarik ipini beharko ote diegun, itsasora arrantza egitera atera ahal izango ote dugun, ez dakit zein errepideren inaugurazioa atzeratu egin beharko ote den, errepideak elurragatik itxita egongo ote diren, uholderik izango ote dugun... Guztiz "prime time" da Aitor Egurrola, Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendariarekin aztertu dugun gaia: eguraldia. Noiztik ari da euskal administrazioa meteorologiaren esparruan lanean? 1990etik, Garraio eta Herri Lanen Sailaren barruan, Ur Zuzendaritzaren pean, Meteorologiaren Euskal Zerbitzua sortu zenetik. Hutsetik hasi ziren lanean; ez zeukaten ezer. Orain, berriz, 90 behatoki dauzkate. Zein datu ematen dituzte behatoki hauek? Hiru behatoki mota dauzkagu. Lehenengoak meteorologiko hutsak dira. Ematen dizkiguten datuak euriari, tenperaturari, hezetasun erlatiboari, presioari eta eguzki erradiazioari buruzkoak izaten dira. Bigarrenean, aurreko datuez gain, ibaien emaria eta ur laminaren altuera eta azalera ere kalkulatzen dira. Hirugarren maila batean, hori guztiaeta uraren kalitatea ere neurtzen dutenak daude. Horrela, mementoan bertan egoera nolakoa den jakin dezakegu, euriteek ibaien mailaren igoeran eta jaitsieran nola eragiten duten, zenbat euri egin behar duen ibaiek gainezka egin eta uholde arriskua dagoela jakiteko, eta abar. Arroak nola dauden ikusten dugu, behar izanez gero SOS Deiak era deitu eta larrialdietarako gailu guztiak garaiz presta ditzaten. Hori egin genuen Gasteizen duela gutxi egon diren uholdeen kasuan, Zadorra ibaiak gainezka egitean. Nola erabakitzen da behatokiak non kokatu? Euri, haize edo tenperaturengatik adierazgarriak diren eremuetan kokatzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoan 90 behatoki daude guztira. Zein da lekurik euritsuena? Gipuzkoako ekialdea: Oiartzun, Lasarte Oria... Urumea eta Urola ibaien arroak. Zein helburu dauzka Meteorologiako Euskal Zerbitzuak? Alde batetik, behatoki gehiago ipintzea, zenbait eremu herren samar daudelako oraindik. Gure helburua izango litzateke Meteorologiako Euskal Zerbitzuak informazioa egunaren 24 orduetan eta urteko 365 egunetan ematea. Eta, horrez gain, informazio hori herritarren esku jartzea. Horretarako, interneten hurrengo 72 orduetan izango den eguraldiari buruzko aurreikuspenak ipiniko ditugu hemendik gutxira, eta lehen aipaturiko 90 behatokietan dagoen egoera ikusteko aukera izango da. Zertan da egoera eskuduntzei dagokienez? Klimatologia eta Meteorologiari buruzko eskuduntza Gernikako Estatutuan jasota dago, baina oraindik ez zaigu transferitu. Dena den, Estatutuak berak dio eskubide osoa daukagula eskuduntza hori egikaritzeko, betiere Estatuaren eskuduntzak errespetatzen baditugu. Guk gure herrialdeko informazio meteorologikoa ematen dugu, eta, beraz, Estatuari ordaintzen diogun kupotik deskontatzen diren gastu batzuk egiten ditugu. Nolanahi ere, ondo moldatzen gara Meteorologiaren Institutu Nazionalarekin: informazioren bat behar dutenean gugana jotzen dute, eta, modu berean, guk ere beraiengana jotzen dugu zerbait behar dugunean. Duelagutxira arte, Euskal Telebistak eguraldiaren berri ematen zuenean, informazio iturria Ingurumen Ministerioa zela agertzen zen pantailan. Beharrezkoa al zen hori egitea? Euskal Telebistak Meteosaten irudietan bakarrik aipatu behar zuen Ingurumen Ministerioa, Meteorologiaren Institutu Nazionalaren irudi batzuk erabiltzen zituelako. Kasu horretan beharrezkoa zen iturria aipatzea. Irudi horiek nolabait manipulatzen badira, hala nola hiru dimentsiotakoak bihurtuz, orduan bai ken daitekeela iturria. Hori egiten dute kataluniarrek aspalditik TV3n. Eta orain Euskal Telebistak ere manipulatu egiten ditu irudi horiek. Horregatik ez da iturria aipatzen. Ezin da zuzenean informazio bat hartu eta jabea ez aipatu. Informazioa manipulatzen bada, ordea, bai. Zer lortuko dugu euskaldunok Meteorologiaren Euskal Zerbitzuarekin? Kalitate hobeko informazioa. Meteorologiak bi informazio mota ematen ditu: batetik, aurreikuspena, eta, beste aldetik, eta hau bai dela garrantzitsua, zaintza. Meteorologiaren Institutu Nazionalak ez dauka Euskal Herriko eguraldia behar bezala zaintzeko azpiegitura egokirik, baina guk bai. Non zentralizatuko da Meteorologiaren Euskal Zerbitzua? Orain Lakuan dago, Eusko Jaurlaritzaren eraikinean. Etorkizunean ere Gasteizen edo inguruan egongo da ziurrenik, baina ez dakigu zehatz mehatz non. Gizakia noiz hasi zen meteorologiarekiko interesa izaten? Sedentarioa izanik lurra lantzen hasi zenean.. Eta zein da isobara, ekaitz gogor eta antizikloien jatorria? Duela mende askotako kontuak dira. Egipton bertan asko interesatzen zitzaien eguraldiaren bilakaera. Ibaiek gainezka noiz egingo zuten aurreikusten saiatzen ziren, jende asko hiltzen zelako horrelakoetan. Oraintxe esan duzunez, gizakia lurra lantzen hasi zenean hasi zen eguraldiarekiko interesa izaten. Gaur egun oso gutxi dira lurra lantzen dutenak, baina eguraldiarekiko interes eta kezka zabala da gizartean. Telebistan audientzia gehien daukan tartea, bainera, eguraldiari eskaintzen zaiona da. Jende guztiakjakin nahi du biharko egunean aterkia beharko duen edo ez. Estresaren kontua ere bada, gauza guztiak ondo planifikatuta izatea gustatzen zaigulako. Azken batean, hori da kontua: dena antolatuta izatea, eta inprobisatzen aritu beharrik ez izatea. Futbolzale guztiek entrenatzaileak diruditela esaten baldin badugu, denborari dagokionez meteorologoak dirudigula esan beharko... Bai, iazko udan adibidez. Abuztuan ia ez genuen eguzkia ikusi ere egin. Oso egun goibelak izan genituen. Baina, gainerako parametro meteorologikoei begiratuta, ez zen hain uda anormala izan. Batez besteko tenperatura aurreko urteetakoen antzekoa izan zen, agian pixka bat baxuagoa; ohi baino euri gutxiago egin zuen... Jendeak azkar ahazten du iragana, eta beraz behin eta berriz entzuten dira "sekula ez dugu hain uda txarrik izan", "negu honetan inoiz baino elur gehiago bota du", eta horrelakoak. Eta datorren urtean elurrik botatzen ez badu, aldaketa klimatikoaz hitz egingo dute. Zein da zure eguraldi iragarlerik kuttunena? Pello Zabala, garta denboretan aditua. Oso meteorologo ona da, eta komunikatzaile aparta gainera. Oso ondo azaltzen du ekaiz gogor eta antizikloiek nola funtzionatzen duten. Gauzak oso modu xumean azaltzen daki. Oso gizon ona da. Beste alde batetik, Meteorologiaren Euskal Zerbitzuaren izenean publikoki eskerrak eman nahiko nizkioke eman digun laguntzagatik. Arantzazuko Santutegia eta guzti eskaini digu geroan behatoki bat kokatzeko. Sinesten al duzu garta denboretan? Eszeptiko samarra naiz. Entzuten dut ea zer esaten duten, baina ez dut garta denboretan sinesten. Noiz izaten dio aurreikuspen meteorologiko batek sinesgarria izateari? Zientzialarien elkartearen esanetan, 72 ordutatik aurrera hasten da baliozkotasuna galtzen. Zaila al da Euskal Herriko eguraldiaren berri ematea? Oso zaila. Sei orduko tartean, eguraldia goitik behera alda daiteke. Atmosferaren goiko geruza batean falka hotz edo beroren bat sartzen bada, hankaz gora botatzen ditu aurreikuspen guztiak. Eta, gainera,hemengo orografian hainbeste bailara egotean, gauzak konplikatu egiten dira. Lau klima desberdin dauzkagu gurea bezalako eremu txiki batean: atlantikoa, mediterraneokoa, trantsizioko beste bat, eta Iparraldean eta Pirinio nafarreko zenbait lekutan izaten den goi mendikoa. Zein ezusteko meteorologikori eduki beharko genioke beldur gehien? Buruko minik handienak, inguru hauetan dauzkagun bailara piloek ematen dizkigute: hain dira txiki eta itxiak, eta hainbeste ibai daude... Beraz, behar baino euri gehixeago egin orduko, berehala sortzen dira uholdeak. Frantzian edo Gaztelan ez daukate horrelako arazorik, han ibaiak askoz ere zabal eta emaritsuagoak direlako. Hemen bi garaitan izaten ditugu uholdeak: neguan eta udan. Ezberdinak izaten dira: udakoak oso gogorrak izaten dira, eta negukoak lasaiagoak baina iraunkorrak. Hori gertatzen da, adibidez, aste oso batean euria gelditu gabe egiten duenean. Hemen uholdeak ziklikoki izaten ditugu, baina ez dirudi asko axola digunik, ibai guztien ibarretan bizitzen jarraitzen dugulako. Zer jakin behar dugu aldaketa klimatikoaren kontuaz? Egunero gertatzen da aldaketa klimatikoa. Hasiera hasieratik, glaziaziotik glaziazio arteko garaira saltoka ibili da mundu hau, etengabe: glaziazioa glaziazio arteko garaia, glaziazioa glaziazio arteko garaia. Horrela denbora guztian. Orain, glaziazio arteko garai batean gaude, milaka urte iraungo dituen garai batean. XIX. mendean garai hotz batean sartzen ari ginela ematen zuen, baina XX. mendean planeta berriz ere berotzen hasi zen. Horrela sortu ziren aldaketa klimatikoa jazotzen ari zela zioten teoriak. Baina ez daukagu horren inguruko datu fidagarririk. 70 eta 80ko hamarkadetan, zientzialari batzuek ziurtatzen zuten bi hamarkadetan kostalde asko urpean egongo zirela, esanez poloetako izotz puskak urtu egingo zirela. Baina teoria hori ez da bete. Klimatologia kontuetan oso zaila da data zehatz bat eman eta asmatzea. Datuak eskuan hartuta, ez duzu aldaketa klimatikoa gertatu denik uste. Etazer diozu aspaldian izaten ziren elurteei buruz? Asko hitz egiten da gai horren inguruan. Gure aiton amonak herrixketan bizi ziren, ez zegoen gaur bezalako hiri handirik. Azalduko dizut. Aurten nahiko elurte handiak izan ditugu, batez ere Araban. Zenbait egunetan elurra ikusi dugu Gasteiz inguruan, baina hirian egun bakar batean urtu zen elur guztia, edo bitan gehienez ere. Gaur egun hiriburuetan mikroklimak daude. Beti gradu bat edo bi gehiago izaten dira, eta ondorioz elurra askoz ere lehenago urtzen da... Beribilek, berogailuek eta eraikinek aldatu egiten dituzte neguko baldintza klimatologikoak. Baina egunero entzuten dugu ozono geruzako zuloaren ondorioz planetaren geroa arriskuan dagoela. Egia da, arrisku hori egon badago, baina ezin dugu ziurtatu ozono geruzako zuloa handitzen ari denik. Duela bi urte zientzialariak harri eta zur gelditu ziren zuloa handitu beharrean ia erdira txikitu zela ikustean. Ozono geruzaren mugimenduak karrera espaziala hasi dugunean hasi gara behatzen, duela nahiko denbora gutxi. Oraindik ez dira oso fidagarriak. Epe luzeagoa behar da bere bilakaera ikusteko. Oraingoz esan dezakegun guztia da zenbaitetan zuloa handiagoa dela, eta besteetan txikiagoa. Baina ez da etengabe handitzen ari. Pero todos los días estamos escuchando que peligra el futuro del planeta por el agujero de la capa de ozono. Existe, pero no se puede afirmar que el agujero de la capa de ozono este creciendo. Hace dos años la comunidad científica se llevó una sorpresa al ver que el agujero lejos de crecer, había disminuido prácticamente a la mitad. Las observaciones que manejamos de la capa de ozono son desde que ha comenzado la carrera espacial, por lo que no son prolongadas en el tiempo, con lo que tampoco son fidedignas. Se necesitan series más largas, para poder ver la evolución de los últimos 30 años. De momento sólo se puede afirmar que hay años en los que el agujero es más grande, y otros más pequeño, pero no va en aumento progresivo. Bukatzeko, esan iezaguzu,nolako uda izango dugu aurten? Jakingo banu...! Aitor Egurrola Aitor Egurrola Gernikan jaio zen duela 33 urte. Bere lan esperientziari dagokionez, Europako Agentzia Espazialean ibili zela azpimarratu behar da. Herbeheretan Egurrola sateliteekin aritu zen lanean, meteorologia ikertuz. Esperientzia horrek euskal Administrazioan aritzeko ateak zabaldu zizkion. Bere lanak aisialdirako denbora gehiegi uzten ez badio ere, beti aurkitzen du tartetxoren bat lagunekin frontoian jolasteko eta familiarekin egoteko. Dena den, bere lau hilabeteko semetxoak mendia oraingoz albo batera uztera behartu du. Ismael Diaz de Mendibil Argazkiak egilearenak Euskonews & Media 204. zbk (2003 / 03 / 21 28) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Anjel Lertxundi: "Nik daukadan aberastasun bakarra da egiteko gelditzen zaidana eta bizitzeko gelditzen zaizkidan urteak".

 

Irakurri

Marta Cárdenas: "Pintatzea oso gauza naturala da niretzat. Gorputzak eskatzen didana eta behar duena pintatzen dut"

 

Irakurri

Patxi Goenaga Mendizabal: Gure helburua euskaldunari euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzea da.

 

Irakurri

María Elena Etcheverry de Irujo: "Elkarrekin hartu genuen argitaletxea Argentinan jarraitzeko konpromisoa, nahi izanez gero euskal gaiei buruz ikerlanak argitaratzeko aukera emateko".

 

Irakurri

Juanma Bajo Ulloa: "Zinea egin ez banu, orain gaixorik negoke edo gaizkile arrunta izango nintzateke".

 

Irakurri