Francisco María Escudero. Francisco Escuderoren semea: Escuderok musika katarsi pertsonal eta kultural modu bat bezala erabiltzen zuen

2012-04-13

SILLERO ALFARO, Maider

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua 2012 urte honetan zehar Francisco Escudero García, Escudero Maisua moduan ezagunagoa zen musikari handiaren jaiotzaren 10. urteurrena eta heriotzaren mendeurrena ospatzen da. Euskal konpositore handi honek bizitza osoa eskaini zion musikari, nahiz eta familiak, bere obra ez dela aski ezaguna eta gehiago dibulgatu beharko litzatekeela uste duen. Urte egokia da horretarako. Francisco M. Escuderorekin, Maisuaren semeetariko batekin hitz egin dugu.

Francisco Escuderoren alderdirik nabarmenena.

Sortzailearena, baina baita pedagogia, konposizio, armonia eta bestelako eremuen ikertzailearena ere. Escudero Maisua konpositore handi bezala da ezagutua. Beste batzuekin batera, XX. mendea ia bere osotasunean hartu zuen musikari belaunaldi bateko dekanoa izan zen. Asaldaketa batzuk (gerra, erbesteratze, kontzentrazio-esparru...) izan zituen herrialde batean egokitu zitzaion bizitza, baina horren gainetik, sortzailearen figura ageri da, musikaren bitartez norbanakoari mezu kultural bat transmititu nahi dion gizonarena, hain zuzen. Berak musika katarsi modu bat bezala erabiltzen zuen, ez soilik pertsonala, baita kulturala ere.

Artea orokorrean, eta musika bereziki, folkloretik irten behar da, Euskal Herriko XX. mendeko oinordetzetatik haratago joango den identitate bat utzi behar du. Guridik eta Usandizagak, esaterako, herri kulturan garrantzia eduki zuten, baina musikaren ikuspuntutik Francisco Escuderoren figura falta zen prozesua osatzeko.

Bere obratariko batzuk.

Aitak genero guztietako obrak sortu ditu, erreferentziazko obrak, Illeta moduko mamitsuak ikuspegi estetikoari dagokionez, biolin, biolontxelo eta pianorako kontzertuak, berezko kultura fokuak diren Zigor eta Gernika operak, Aranzazu poema sinfonikoa, San Juan Bataiatzailearen poema sinfonikoa...

Euskal kultura nazioarteko proiekzioarekin.

Berak hemen egindako eta nazioarteko proiekzioa zuen euskal kultura batean sinetsi zuen. Madrilen banda zuzendari oposaketak atera zituen, eta nahiz eta edozein toki aukeratzeko aukera eduki, Donostiara etortzea erabaki zuen bai familiagatik, eta baita hemen gauzak egiteko beharra zeukalako ere. Hor ikusten da bere eremu erromantikoa.

Ikuspegi profesional eta pedagogikoa eman zion musikari. Donostian banda bat sortu zuen, Gipuzkoako Kamara Orkestra, Donostiako Kontserbatorioko Orkestra, Kantauriko Erlaitzeko goi mailako lehenengoa bilakatu zuen kontserbatorio hori, eta hain zuzen, irteera handirik eman ezin zaion ondare handiko artxibo digitalizatu bat dauka.

“Berak hemen egindako eta nazioarteko proiekzioa zuen euskal kultura batean sinetsi zuen.”

Berezko lengoaia pertsonala.

Nire aitak beti nahi izan du lengoaia pertsonal bat bilatu. Obrek Escuderoren itxura zuten galdetu ohi zuen, bere lengoaia ote zen, zigilu pertsonala ba ote zegoen. Bere obrara gerturatzen zen jendeak erreferente nahastezin bat ikustea nahi zuen. Izan ere, euskal kulturan ez dago haren antzik duen aurreko beste lengoaiarik, berritzaile handia izan zen, teknikaren aditu handia, eta dohain batekin jaio zen norbait.

Ikasleak eta aintzatespena.

Escudero oso pertsona bihozbera zen, eta ikasleek pater espiritual bat moduan ikusten zuten. Maisu-dizipulu harreman bat zegoen, baina beti uzten zizun zure unibertso propioa bilatzen, ez zintuen baldintzatzen ez eta doktrinatzen. Nik ere haren ikasle izateko zortea eduki nuen.

Zarautzen egin genuen azken omenaldi ekitaldian bi ikasle ohi ospetsu egon ziren, Ángel Illarramendi eta Alberto Iglesias. Azken horrek esaten duenez, nire aitarekin ez zuen soilik teknika ikasten, pertsona izaten ere ikasi zuen, sentitzen, pentsatzen, amets egiten... eta hori oso ongi proiektatzen jakin du oso programatikoa den zinematografia eremuan, nire aita ere modu horretako zen bere musikan. Musikak zerbait esan behar du, ezin du engainatu. Aitaren kasuan, soinudun masa armoniarekin, instrumentazioarekin landuta dago, baina entzuten duenari zerbait esaten dioten sonoritate oso orekatuak bilatuz beti. Soinudun masa hor dagoen unibertso guzti hori da, gizaki batek forma horretan entzun dadin paper batetan mugatzeko gai dena.

Escuderok geografiako toki ezberdinetatik hedatzen joan diren 4000 ikasle baino gehiago izan zituen. Askok bere oroimena eskatzen dute, beste batzuk isilik geratzen dira, baina ez dute askorik egiten maisuaren oroimenez. Hutsune handiak ikusten ditut, pertsonak, instituzioak, abesbatzak, orkestrak... Adibidez, nire aita Bilbon egon zen 30. hamarkadatik 40.era, Erruki-etxe Santuan arituz, Misa en Re famatua egin zuen, bere esanetan, bere obra handienetariko bat da, baina... Honek bere esparru espiritualera garamatza, zentzu gizatiar eta erlijioso batetan.

Arantzazu.

Arantzazun Oteiza, Sáenz de Oiza eta Salbatore Mitxelenarekin egon zen eta Aranzazu poema sinfonikoa egitea eskatu zioten, baina tamalez gutxi ipintzen da. Bihotzetik esan nahi dut, euskal kulturako obra handienetariko bat dela, non euskal pertsonaien dualtasun horren erreferentziak erabiltzen dituen, Loiolako San Inazio eta Arantzazuko Amabirjina islatzen dutenak; indartsuaren, borrokalariaren eta ia militarra dena, andre Mariari buruzkoaren, otoitzaren, harreraren... aurrean ematen den dualtasuna, eta argi islatuta dago hori.

Musikari eskainitako bizitza.

Opor gutxi izango zituen nire aitak. Familiari arantza hori geratu zaigu barruan, baina berak beti ematen zion lehentasuna lanari, eta lasaitasun hori zeukanez, konposatu egiten zuen. Gauza bat amaitu eta beste batean sartzen zen, horregatik oso mamitsua da bere ekoizpena. Badaude Gernika edo Zigor moduko opera obrak, sei urtetako lana behar izan zuten ez baitzen horretan bakarrik jarduten, kontserbatorio eta familia ere bazeuden eta.

Kritikak dio Escuderoren obrak XX. mendeko baliotsuenetariko bat bezala hartua izateko nahikoa elementu dituela. Halere, ez da aski ezaguna...

Ez naiz kexatzen, eta aita ere ez zen kexu izan bizi zenean bere obra handi guztiak estreinatu baitziren. Guztiak jo dira, eta batzuk grabatu, nahiz eta azken aldian izan den. Esterako, Euskadiko Orkestrak esfortzu handia egin zuen garrantzia handiko CD bikoitz bat sortzen, Bilboko Orkestrak ere zer edo zer egin zuen, lehiaketa batzuk, eta Abangoardiaren musika kongresuak... baina grabatutakoa baino askoz gehiago grabatu behar da.

Frankfurteko eskolako estetikaren aditu handienetariko bat den Adornok esaten zuen, sozialki artea den artea, ez dela artea gizartearentzat. Hau da, nire aitaren obrak ez du entzuten ari dena uxatzen, arazoa eszenatoki batean bere kokalekua kudeatzen duenarengan dago, grabaketa batetan. Hori da falta dena, bultzada bat horri dagokionez.

Nire aita idealista bat izan zen, eta uste dut inguruan manipulatzen zuen jendea eduki zuela, ontasun eta teknika gaitasun horretan meatze bat ikusi baitzuten. Anekdota gisa, Zigor obraren eskubideak eman zituen, Euskadin operaren antzoki handia eraikiko zela espero baitzuen eta operaren kultura bat garatzen lagundu zuen.

“Nire aita idealista bat izan zen, eta uste dut inguruan manipulatzen zuen jendea eduki zuela, ontasun eta teknika gaitasun horretan meatze bat ikusi baitzuten.”

Obra ezaguna ez izatearen arrazoia.

Arriskutsua da inbidian pentsatzeko tentaldian erortzea, baina gertaerei lotzen bagatzaizkie, baliteke halaxe izatea. Bere obran sinesten dut, oso indartsua da, ezbairik gabe. Gauzak funtzionatzen duela adierazten didaten detektagailu txiki batzuk daude, beraz, badakit ez gabiltzala kea saltzen. Ez dut egungo kontsumo musikaren errealitatea ukatzen, baina ez kulturako beste erreferentzia handi batzuen gainean ez hitz egitearen kontura, bestela, kultura-mami huts batetan geratuko ginateke eta... Ikuspuntu intelektual batetik Francisco Escuderoren musikan interesatutako jendea egongo da, ba goazen ematera.

Musikariok hori posible dela sinestean eta horrela izaten laguntzean dago bere obraren dibulgazioaren gakoa. Kultura ekitaldiak kudeatzen, kontzertuak programatzen, abesbatza eta orkestrak kanpora eramaten dituztenek Escudero euren agendetan edukitzea horrexegatik, bere musikak indar bikaina duelako, euskal kultura islatzen duelako, eta berak esaten zuen bezala, ez delako musika artifiziotsua.

Escudero eta opera.

Berak euskara maitatzen zuen, ez zuen ongi hitz egiten, baina filologia-mailako pertsonaia bikainez inguratzen zen, Mitxelena, Carmelo Iturria, Aita Lekuona eta beste, kasu. Euskal hizkuntza oso musikala zela esaten zuen, beste batzuk baino gehiago. Halere, zenbat opera kantatzen dira euskaraz? Abesbatza edo orkestra bat kanpora irteten denean, Guridiren Hamar euskal melodiatik zerbait egiten du, ongi daude oso errazak direlako, baina zergatik ez Zigor edo Gernika? Nire aitak errepertorioa ezagutu eta opera maitatzen zuen, baina ez zuen genero horretatik jarraitu ikusten ari zenagatik. ABAOrekin adiskidetu eta harremana bat sortzeko asmoz esaten dut, hain zuzen desadostasun ugari ditugu haiekin hainbat gaien inguruan, baina garrantzitsuena obrak dira, eta ezin dira inorena ez den lur batetan geratu norbaitek egoera desblokeatu bitartean. Bateratu egin behar da moduren batean, ez estatuak, ezta euskal kulturak berak ere, ez du hori tiradera batetan gordeta egotea merezi. Ezin dugu gure giza akatsengatik gauzak horrela jarrai dezan utzi.

Bilboko Abesbatza Elkartea da Gernikaren jabea, baina ez da mugimendu handirik ikusten. Duela gutxi Kursaalean eskainitako hiru emanaldi garrantzitsuren grabaketa bat egin zen, Euskadiko Orkestrak esfortzu handia burutu zuen grabatzen eta oso esker oneko nago.

Bere jaiotzaren mendeurrena. Escuderoren oroitzapena.

Mendeurrenean zenbait gai lotu nahi ditugu, besteen artean, berari buruzko tesiaren argitalpena, bibliografia eta Escudero aditu moduan kokatzea, izan ere, zenbat eta erreferentzia gehiago, orduan eta hobeto. Eusko Jaurlaritzak kontserbatorioan ikasi zuen irakasle batek prestatutako unitate didaktiko bat editatuko du, nire aitak umeengan pentsatuz sortutako Sinfonía Míticari buruzkoa.

Itziar Larrinagak, katalogo konparatzaile eta Escuderori buruzko monografia bat egin du, eta hau Escuderoren figurara ikuspegi intelektual eta kontzeptual batetik gerturatu nahi duten ikertzaileentzako erreferentzia puntua izango da. Bere irudia kokatuko duten ikertzaile gehiago etorriko direla espero dut, ez bakarrik dagoeneko bere memorian daukan jendearengan, baizik eta talde inkontzientean egon dadila, bakarra izan dadila euskal kulturaren panoraman. Zentzu horretan alde batera geratu naiz, objektiboki bere figurara gerturatuko direnak beste batzuk izatea nahi baitut, ikuspuntu askotatik beha baitaiteke, mauka da eta bere obra, bere bizitza akademikoa, pertsonala... xehatu daitezke.

Ilusioa egingo lidake Euskadiko hezkuntza prozesuan kokatzea kontserbatorioetako heziketari, Musika Eskoletan eratorriko diren eskola filialen sorrerari eta abarri dagokionez.

“Gizakiok daukagun dohainetariko bat edertasuna sortzea dela, eta musika horren zoragarria da, izenik gabeko erabateko edertasun bat sortzeko aukera ematen digula.”

Eta mendeurrenaren ondoren...

Guretzako mendeurrena oso garrantzitsua izango da bere irudiaren gaineko ikuspegi jakin batzuk berresteko. Editatuko diren publikazioen bidez ideia kontzeptualak definituta zein obra gehiago grabatzeko proiektuak egotea espero dut, eta nire ilusioa izango litzateke, berak bezala musikan sinesten duten musikariei harrera egingo lieken Escudero Maisua fundazioa eratzea: adituak, ikerlariak, sortzaileak.

Gogoan dut Jose Mari Agirreren dokumentalean Escudero eta Oteiza arteaz, kulturaz eta egin dutenaz distantziazko ikuspuntuz hitz egiten ageri diren pare bat eszena daudela. Oteizak bere obra kokatuta daukala ikusten dut, nazioartean aintzatetsia da, eta inguruan defendatzen bihotz eta arima dabiltzan pertsona ugari dago, eta neurri batean, Francisco Escuderoren inguruan ere gauza bera gertatzea gustatuko litzaidake. Batzuetan nolabaiteko konplexua sortzen zait, baina beste profesional batzuk, egon badaude, jendaurrean agertu eta bere obra publikoki aitortu dezatela nahi nuke. Zertarako balio du obra handi bat egiteak gero desagertuko bada? Euskal kulturako hainbat obra etengabe egon beharko lirateke eszenatokietan. Nik Zigor zein Gernika momentu honetan dagoen nolabaiteko blokeotik irten daitezen nahi dut; konfiantza daukat pertsonengan.

Berak aitortzen zuen gizakiok daukagun dohainetariko bat edertasuna sortzea dela, eta musika horren zoragarria da, izenik gabeko erabateko edertasun bat sortzeko aukera ematen digula.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Carmelo Ortiz de Elgea. Margolaria: 60. hamarkadako gure arte mugimendu hark ez zuen Europan parekorik izan

 

Irakurri

Mónica Míguez. medicusmundi gipuzkoa erakundeko komunikazio arduraduna: Eskubide bat unibertsala izatea lortzen baduzu, ezin izango dizute ez zuri ez beste inori kendu

 

Irakurri

Thierry Truffaut. Antropologoa: Neguko jai ugari iragaite ohiturak dira: urte zaharra ‘hil’ behar da berria etorrarazteko

 

Irakurri

Idoya Otegui. Topic zentroko zuzendaria: Haserretu egiten naiz txotxongiloak tradizionalak ez direla esaten dutenean

 

Irakurri

Emilio Majuelo. Historialaria: Arturo Campioni historialari estatusa ukatu izanak bere obra ezagutzera eraman ninduen

 

Irakurri