Sandy Ott: "Euskaldunak miresten ditut euren kultur-harrotasun eta tinkotasunagatik"

1999-05-28

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari

Elkarrizketa Sandy Ott, antropologoa "Euskaldunak miresten ditut euren kultur harrotasun eta tinkotasunagatik" * Josemari Velez de Mendizabal Euskal Herritik urrun jaio zen Sandy Ott, Estatu Batuetan, eta bere senar ohiarengatik izan zuen Euskal Herriaren lehen berri. Euskaldunenganako arreta piztu bezain laster, 1976an Iparraldera joatea erabaki zuen, Santa Grazira, ikerketa antropologikoa egitera. Bertako kultura ezagutu ez ezik, zuberera ikasteko gai ere izan da Sandy. Gaur egun Oxford eko unibertsitatean egiten du lan, baina euskal kulturarekin interesatuta jarraitzen du eta berandu barik hona etortzeko asmoa du. . Noiz hasi zinen antropologiako lanetan? Oxford en literaturan lizentziatura bukatzen ari nintzela erakarri zuten nire arreta euskarak eta euskaldunek. Irlandan ikerlanean aritu ostean, Europan geratu nahi nuen filosofian doktorego tesia osatzeko, baina ez nuen Italia, Grezia edo Espainiara joan nahi bertan jada gizarte antropologo ugari izan baita. Eskerrak eman behar dizkiot nire senar ohiari, Peter Riviere ri, berak aipatu baitzizkidan euskaldunak. Bill Douglass en aparteko lana aztertu ondoren, berarekin hitz egin nuen Reno n era berean, Julian Pitt Rivers irakaslearekin hitz egin nuen, garai hartan London School of Economics delakoaren antropologia saileko burua zen irakaslearekin alegia. Aspaldidanik Euskal Herriaz interesatuta zegoen. Billek zera esan zidan: ikerlanean aritzearren Iparraldera jotzeko; eta horrela bertara joan nintzen 1976an. Bere gomendioa aintzat hartuz, Eugene Goyheneche rengana jo nuen eta honek Santa Grazi aipatu zidan bertan euskarazko hiztun interesgarriak aurkituko nituelakoan. Hara joan nintzen berarekin uda partean Santa Graziko pastorala ikusteko. Zerk erakarri zintuen euskal antropologiatik? Euskaldunak aztertzen hasi nintzen euren izaera edo ospearen berri izan eta gero, ohitura interesgarriak izateaz gain, hizkuntza zaila eta bitxia hitz egiten zuen Europako herri misteriotsutzat jotzen baitzuten. Nolatanjoan zinen Santa Engrazira? Nire doktorego tesian eta bestelako argitalpenetan euskal erkidegoa aztertzen saiatu naiz, argitaratu diren beste ikerlanak ez bezalako azterketa eskaintzen saiatu naiz. Bertan, Santa Graziko herriaren oinarriko antolaketa eta gizarte erakundeak aztertzen nituen. 1976an aldaketa sakonak jasan zituen herria aztertu nuen baina 1980ko hamarkadan aldaketa handiagoak izan behar zituen. Nire liburuak herria garai hartan zen bezala islatzen du. Zuberoko "zure familiarekin" zaudenean, zer moduz moldatzen zara euskaraz? Santa Graziri buruz ditudan lehenengo oroitzapenak edo inpresioak Eugen eta biok uztaileko egun eguzkitsu hartan pastorala ikustera joan ginenekoak dira. Pastorala zelai berde batean antzeztu zuten, Ehujarreko sakan atzealdean zutela. Primerako antzezlana. Santagraztar gehienek esku hartu zuten. Gero Txomin Peillen ekin joan nintzen ondoko etxe batetara, bertan geratzeko etxe baten bila bainenbilen, eta harrituta geratu nintzen jendearen harrera beroarekin eta laguntzeko zuten jarrera prestua ikusita. Bazekiten nik Euska plana ikasi nahi nuela, horrela esaten diote euskarari, eta euren jarrera pozgarria iruditu zitzaidan. Etxe hartan hiru egun eman nituen eta ordu ezkeroztik harremanetan jarraitzen dugu. Nola ikusten gaitu, zure moduko amerikar zientzialari batek? Santa Grazira joaten naizenean zubereraz hitz egiten dut. Akats pila bat egiten ditut, nire gramatika ez baita oso ona, ezta gutxiago ere, baina beti ondokoei nahi dudana ulertarazten diet eta gehienetan elkarrizketaren aria jarraitzeko ez daukat aparteko arazorik. Dena den, hiztegi aldetik, hutsune handiak ditut, baina ziur nago herrian bertan aste bete eman ezkero urte hauetan galdutakoa berreskuratuko nukeela. Zer azpimarratuko zenuke euskal izaerari buruz? Nire ustez, euskaldunak dira ezagutu ditudan gizaseme eskuzabalenak. Euskal Herriko hainbat tokitan izan naiz, aldi ezberdinetan, eta toki guztietan, salbuespenik gabe, harrera beroa egin didate. Euskaldunak mirestenditut euren harrotasun kulturala eta tinkotasunagatik, euren ardura eta lanerako jarrera prestuagatik. Zeintzuk dira oraintsuko zure egitasmoak? Une honetan, berez ez daukat astirik ere ikerlanean aritzeko, unibertsitatean administrazio lanetan buru belarri lanean ari bainaiz. Hala ere, Oxford eko Unibertsitateak baimena eman dit sei hilabete hartzeko, 2.000. urteko urtarrilean hasita. Epe horretan 1980ko hamarkadaren hasieran hasi nuen liburua amaitzeko asmoa daukat, nazioarteko elkarte akademikoan esku hartzearren eta idazteak eta irakurtzeak eskaintzen duen gozamena sentitzearren. Ameriketara itzultzeko asmorik, bai? Sei hilabete horietan zehar, Oxford en bertan geratuko naiz, baina Euskadira ere joango naiz eta baliteke Nevada ko Unibertsitateko Basque Studies Program sailera jotzea. Ez dakit etorkizunak zer ekarriko digun, baina berriro ere ikerlanean aritzeko aukera emango didalakoan nago. Oxford eko zure betebeharrera nola iritsi zinen? Unibertsitatean administratzaile gisa lehen aldiz Donostian bertan aritu nintzen, egun USAC izenez ezagutzen den erakundearen zuzendari bezala. Gaur egun dudan lanpostua 1989 eskuratu nuen Oxford eko Unibertsitateko Etengabeko Hezkuntza Saileko buru bezala. Zer da Basque Fellowship izatea, Oxford en? Duela hiru urte Hillhead eko Lord Jenkins en laguntzari esker Oxford en Bisitari gisa aritzeko Euskal Beka sortu genuen. Beka hori St. Anthony's College en eskaintzen da eta Euskadiko irakasleei aukera aparte eskaintzen die Oxford en ikasturte osoa emateko ikerlanak burutu eta bertako ikerlari eta irakasleekin harremanak estutzearren. Gaur egun bekak oinarri sendoak ditu, baina bisitariek egun duen egituraketari eutsiko diotelakoan gaude Erresuma Batuko irakasleekin dituzten harremanak indartuz eta Euskadi eta Britainia artean ikerlanerako informazioa eta ideiak trukatuz. Zera gustatuko litzaidake: Euskadin bertan jardunaldi edo mintegi gehiago antolatzea Oxford en burututako ekitaldiei jarraipena ematearren. Horrek guztiak bionarteko lotura indartuko luke. Zer nolako eskaintza egin dakioke zientziari Fellowship horretatik? Estatu Batuetan ere irakasle bisitariei aukerak eskaintzen dien egitarau ugari dago. Irakasle bisitariei zuzendutako bekak izandako arrakasta bekadunei esker gertatu da eta hori ez da euren kalitatezko ikerlanetan oinarritzen, aitzitik ingelesez duten erraztasuna, bizitza akademikoan esku hartzeak, euren interesekin bat datozen fakultatetan zein St. Anthony's Collegen, eta EB ko eta Euskadiko irakasleen arteko loturak ezartzeko euren esfortzu pertsonalean ere oinarritzen da. SANDY OTT (Corry Pennsylvania USA) Ikasketak * BA (hons.) Pomona College, Claremont, California * Diploma in Social Antropology, B. Litt. Social Antropology, D. Phil Social Antropology, Wolfson College, University of Oxford Lan kurrikuluma * 1980 1981: Temporary Lecturer in Ethnology, University of Oxford * 1982 1985: Temporary Lecturer in Social Antropology, Oxford Brookes University * 1983 1986: Director of the University Studies Abroad Consortium (University of Nevada and Euskal Herriko Unibertsitatea), Donostia * 1986 1989: Director of the Ithaca College London Centre, UK * 1989 to present: Departmental Administrator, Continuing Education, University of Oxford Argitalpenak * 1979: Aristotle Among the Basque: The Cheese Analogy of Conception Man, Vol. 14, 699 711 * 1980: Blessed Bread, First Neighbours and Asymmetric Exchange in the Basque Country. Archives Europeennes de Sociologie, Vol. XXI, 40 58. * 1981: The Circle of Mountains. A Basque Shepherding Community. Oxford: Clarendon Press. * 1989: Mariage et remariage dans une communaute mortagnarde du Pays Basque. In JG Peristiany (de) Le prix de l'alliance en Mediterranee, 249 270 * 1992: Indarra: Some reflextions on a Basque concept. In J Pitt Rivers (de) Honor and Grace in Antropology. Cambrigde: Cambridge University Press, 193 214. * 1993: paperback, revised edition of The Circle of Mountains (Reno, University of Nevada Press) * 1993:French edition * 1994: Basque edition Argazkiak: Maria Agirre Copyright © Eusko Ikaskuntza
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Miren Askasibar: "Zenbat eta mundu globalagoa, orduan eta behar handiagoa gertuen dugun paisaiarekin identifikatzeko"

 

Irakurri

Piarres Xarritton: "Handia da oraindik Iparraldea eta Hegoaldea bereizten dituen tartea"

 

Irakurri

Iñaki Irazabalbeitia: "Azken 20 urteetan izugarri garatu da euskal zientzia eta teknologia"

 

Irakurri

Mikel Laboa: "Gizakiak oso problematikoak gara"

 

Irakurri

Jaime Otamendi: "Ez nago liluraturik EEBBtan ikusten ari naizenaz, baina gauza batzuk kontuan hartzekoak dira"

 

Irakurri