Ezagutu zer egiten dugun

Xabier Etxeberria Mauleón pentsalari etiko eta ekintzaile sozialak irabazi du Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien 2025eko Saria
Meritu hauek nabarmendu ditu epaimahaiak: zientzian, irakaskuntzan eta arlo zibikoan jasotako ezagutza, indarkeriaren biktimak aitortzeko konpromiso aktiboa, Latinoamerikako herri indigenen giza eskubideen defentsa eta desgaitasun intelektuala duten pertsonei emandako babesa.
Lagundu Eusko Ikaskuntzari
Laguntzeko modu asko daude. Aurkitu zuri gehien egokitzen zaizuna:

Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta
Euskara sustatzearen inguruan erresonantzia soziala lortu ditzaketen diskurtsoak biltzen dituen ondorioen txostena.
Euskal nortasuna(k) XXI. mendeari begira: 2050 helburu azken txostena
2022tik 2024ra bitartean egindako azterketaren emaitzak webgunean eskuragarri jarri dira.

Belaunaldien arteko II. Tertulia Mutiloan
GizarteLab programaren baitan, aurten "Mutiloarrak elkar zaintzen" proiektuaren hirugarren faseari ekin zaio; aldi berean, Belaunaldien arteko II. Tertulia antolatu da apirilaren 11n.

Solasaldiak: Euskararen sustapena Nafarroan
Xabier Erize eta Carlos Vilches ikerlari eta zuzendari zientifikoak Eusko Ikaskuntzako kameren aurrean izan dira hil honetan.

Euskonews aldizkariaren 788. zenbakian
Euskal feminismoa esfera publikoan: aktoreak, gaiak eta erronkak.
Berdintasuna helburu
Eusko Ikaskuntzak 5 urte inguru daramazki Berdintasun Planak indarrean jartzen eta, hitzetatik harago, berdintasunarekin duen konpromisoa, ekintza zehatzetan gauzatzen.

Euskal Herriko lurralde(ar)en Liburu Zuria
Askoren artean eraikitako Euskal Herriaren gizarte eta lurralde kohesioa indartuko duten etorkizuneko eszenarioak eta proposamenak.

XIX. Kongresuak Eusko Ikaskuntzaren ziklo berria bultzatu du
Mila parte-hartzaile inguru eta goi mailako hitzaldi eta eztabaidak izan zituen Kongresutik kohesiorako ibilbide-orri berri bat atera zen.