'Zainketen berrantolaketa soziala', Bilboko Sinposioa

Foroak eta mintegiak

2021/09/27

'Zainketen berrantolaketa soziala', Bilboko Sinposioa

Ostegunean, irailaren 30ean, Bilboko Sinposioaren edizio berria izango da. Aurten, “Zainketen berrantolaketa soziala” hartuko da gaitzat.

Foroaren helburua kontzeptua aztertzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eta belaunaldien arteko itunean oinarritutako zainketa-eredu berri bat definitzea da. Oinarri teorikoetatik eztabaida eta hausnarketa sustatzeaz gain, esperientziak eta kasu praktikoak ere azalduko dira.

Erakunde sustatzaileen irekiera ekitaldiaren ostean, inaugurazio-hitzaldia Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Cristina García Sainzek eskainiko du. Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lucía Martínez Virtok Euskal Herriko lurraldeetako zainketa aztertuko du, eta UPV/EHUko Marina Sagastizabalek “Denboraz pobreak dira emakumeak” gaia landuko du.

Azkenik, mahai-inguru batean hainbat ikuspegi eta esperientzia partekatuko dira, María Teodocia Juancay Morocho (Cuidados SINA), Agurtzane Solabarrieta (Usurbilgo Udala) eta Asier Bagliettorekin (Arremanitz Kooperatiba).

Sinposioaren formatua hibridoa izango da (aurrez aurre eta on line). 

Informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp