Bilboko sinposioa: zainketen berrantolaketa soziala

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2021/07/15

Bilboko sinposioa: zainketen berrantolaketa soziala

Irailaren 30ean Bilboko sinposioaren beste edizio bat egingo da, eta aurten “Zainketen berrantolaketa soziala” izango da gaia.

Foroaren helburua kontzeptua aztertzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eta belaunaldien arteko itunean oinarritutako zainketa-eredu berri bat definitzea da. Oinarri teorikoetatik eztabaida eta hausnarketa sustatzeaz gain, esperientziak eta kasu praktikoak ere azalduko dira.

Erakunde sustatzaileen, Bilboko Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik, inaugurazio-hitzaldia Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Cristina García Sainzek emango du. Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lucía Martínez Virtok Euskal Herriko lurraldeetako zainketa aztertuko du, eta UPV/EHUko Marina Sagastizabalek “Emakumeak denbora-behartsuak dira” gaia landuko du. Azkenik, mahai-inguru batean hainbat ikuspegi eta esperientzia erreal partekatuko dira.

Sinposioa formatu hibridoan edo soilik birtualean egingo da, irailean den egoera epidemiologikoaren arabera.

Informazio gehiago eta izen emateak

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp