Gomendatutako irakurgaiak

Argitalpenak

2020/04/23

Gomendatutako irakurgaiak

Eduki anitzak lantzen dituzten milaka liburu, artikulu eta elkarrizketa jarri ditu gure eskura Eusko Ikaskuntzaren argitalpen fondoak web orrian.

Irakurle bakoitzak interesgarri zaizkion gaiak aurki ditzake. Lau lan aukeratu ditugu, egun hauetan irakurtzeko aproposak:

  • Akelarre: La caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX). Gustav Heningsen historialari eta folkloristaren omenez egindako lan kolektiboa da. Bertan, historian zehar izandako sorginkeriaren errepresioa aztertzen dute hamabi espezialistek, Pirinioetako bi aldeetan, eta ikuspegi anitz eskaintzen dituzte.
  • Euskaldunon Mendea, 1918-2018. Eusko Ikaskuntza 100 urte.  Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko liburuan erakundearen historia biltzen da bai eta Euskal Herri modernoa osatu duten alderdiei buruzko hamaika ikerketa ere. Gainera, ezagutza eta sormen arlo bakoitzean Eusko Ikaskuntzak egindako ekarpen konkretua azaltzen da. 
  • Maskarak Euskal Herriko tradizioan. José Antonio Quijera Pérez eta Nekane Osa Muñoak egindako monografia honek euskal festetan maskararen fenomenoa aztertzen du ikuspegi etnografiko batetik. Hainbat maskara mota eta horien testuinguruak bildu eta aztertzen dira.
  • Michel Labèguerie. Omenaldia-Hommage. Hil zeneko berrogei urte bete dira eta hurrengo urtean bere jaiotzaren mendeurrena izango da. Iparraldeko eta Euskal Herri guztiko XX. mendeko bigarren erdialdeko politika eta kultur mundua ulertzeko pertsonaia ezinbestekoa da Michel Labèguerie.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp