Lankidetzan

Michel Labèguerie. Omenaldia-Hommage

Michel Labèguerie. Omenaldia-Hommage

Egileak: Darraidou, Laurent [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
196 or. ; ir. ; 24 cm. - (Lankidetzan ; 22)
ISBN:
84-8419-940-1

Laburpena

Bigarren mundu gerra amaitu zenetik hil artean, Michel Labègueriek (1921-80) sakonki markatu zuen Ipar Euskal Herriko bizitza politiko eta kulturala. Herritar ospetsua (medikua) eta tokiko hautetsia (diputatua lehenik eta senadorea gero, Ezpeletako kantoiko kontseilari nagusi eta Kanboko alkatea) izan zen, baina baita, era berean, euskaltzale sutsua, poeta eta musikaria, euskararen defentsa bizitzaren borroka nagusia izan zuena. Lehen hirurogeiko urteetan, frankismoaren gau beltzean, haren kantu abertzaleek adoretu egin zuten euskal gazteria, Bidasoaren bi aldeetan. Labegeguerie desagertu zeneko hogeigarren urteurrenean, haren lagunak biltzen dituen "Mixel Labeguerie-ren lagunak" elkarteak, haren oroitzapena iraunaraztea helburu duenak, omenaldi bat egin zion 2000ko urriaren 14 eta15ean Uztaritzen, sorterrian, eta Kanbon, herri horretako alkate eta mediku izana baitzen. Orduan emandako hitzaldiak dira liburu honetara transkribatu direnak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua