Herritarren Komunitate berriak  Irunen eta Hernialden GizarteLAB programari esker

Proiektuak

2024/12/13

Herritarren Komunitate berriak Irunen eta Hernialden GizarteLAB programari esker

Hernialden, herria biziberritu eta gizarte-sareak ehuntzeko erronkari ekin diote. Belaunaldien eta kulturen arteko komunitateak  berriz, ekimen espezifikoak landu ditu Irunen programaren bigarren fasean.

Erronka ez zen makala: Hernialdeko bizilagunen artean loturak sortzea, kultura komunitarioa indartzeko eta herri txikietan errotzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko. Eta hori guztia ia lotoki bihurtutako herri txiki batean. Baina Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB programaren lehen faseak adin eta kezka desberdineko pertsona talde esanguratsu bat biltzea lortu du, herriaren biziberritzearekin konprometitua.

Zailtasun erantsiak, kasu honetan, biztanleria oso zahartua eta bizilagunen deserrotzea dira, eta bi faktore horiek areagotu egiten dira auzoen sakabanatze geografikoaren ondorioz.

Tailerretan sortutako konfiantza-, ekintzaile- eta sormen-giroak parte-hartzaileak ere harritu ditu, ekimena oso positiboki baloratu baitute eta datorren urtean lanarekin jarraitzeko asmoa agertu ere.

Antzeko zerbait gertatu da Irunen. Programaren bigarren fasea amaitzean, Komunitatea pozik agertu da tailerrekin, eta irmoki inplikatuta dago diseinatutako eta prototipatutako ekimenen bat gauzatzeko.

Kasu honetan, adin (18 – 74) eta jatorri (Irun, Zaragoza, Kolonbia, Peru, Valentzia, Txile, Nafarroa, Gaztela eta Leon) desberdineko pertsonek osatu dute taldea, eta Irungo hainbat elkartetatik zetozen.

Ekintza horiekin, GizarteLAB programak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta eta inplikatutako udalen laguntzarekin, programa osatzen duten hiru faseak gauzatuko ditu aurten: hastapeneko eta sentsibilizazioko lehen fasea, erkidegoa eraikitzekoa eta ekimenak diseinatzekoa, eta hirugarren fasea, programa ezarri eta transmititzekoa.


 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp