Kulturan parte hartzeko politikak: azken txostena

Proiektuak

2025/02/24

Kulturan parte hartzeko politikak: azken txostena

Eusko Ikaskuntzak 2022an abian jarri zuen “Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak” proiektuak bere ondorioak jaso ditu txosten batean.

Hiru urte hauetan egindako lanari esker, Eskubide Kulturalen eztabaida Euskal Herrira ekarri ahal izan da; hemen eta orain dagoen egoeraren diagnostikoa egin; kulturaren potentzial eraldatzailearen inguruan kolektiboki hausnartu; kultur ekimen inklusibo, jasangarri eta berdintasunezkoa izateko protokolo ideal eta praktiko bat landu, eta Eskubide Kulturalak behar bezala bermatuko dituzten proposamenak bildu eta zabaldu.

Parte-hartze kulturalerako politikak. Kultur eskubideak kualitatiboa” da Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren baitan aurkeztu zen txostenaren izenburua, eta orain webgunean dago eskuragarri. Bi kapitulu nagusitan egituratzen da: lehenak lan programaren deskribapen orokorra jasotzen du: xedea, helburuak, marko teorikoa, kontzeptuak, metodologia, parte-hartzaileak… Bigarrenean Euskal Herrirako Kultur Eskubideen mapa bat zirriborratzeko gakoak zehazten dira: mugak eta potentzialtasunak, eta aztertutako hiru dimentsioei (gobernantza; parte-hartzea eta sorkuntza; ekoizpena eta kudeaketa)lotutako ondorio, proposamen eta gomendioak, besteak beste.

Txostena amaitzeko, bibliografia zabala eta, eranskin gisa, “Kultura-ekitaldi bat antolatzeko protokoloa” eta mintegi, sinposio eta jardunaldien bidez sortutako ikus-entzunezko materialen zerrenda, podcastak eta Solasaldiak ataleko grabazioak daude.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp