Lan ikerketa lerro nagusien arteko partekatzea

Berri korporatiboak

2017/07/11

Lan ikerketa lerro nagusien arteko partekatzea

Eusko Ikaskuntza garatzen ari den bost ikerketa proiektu nagusietan parte hartzen direnekin informazio bilera bateratzailea egin zen Donostian, uztailaren 5ean.

Ekitaldian, 2016an abian jarritako lan lerro hauetan parte hartzen ari direnak izan ziren. Gizarte, lurralde, ekonomia eta kultura alorrean euskal komunitateek dituzten etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz abiatu zen ekimena. Hala azaldu zuen Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro Lehendakariak aurkezpenean. Xabier Alkorta izan zuen lagun, Eusko Ikaskuntzako Mendeurreneko Lehendakaria eta, testuinguru honetan izango den Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren Lehendakaria ere, 2018ko urria eta azaroan Euskal Herriko hiriburuetan gauzatuko dena. Bertan, bost lan taldeen emaitzak aurkeztuko dira.

Orain arte zazpiehun pertsona inguruk hartu dute parte taldeen baitan izandako foro, seminario eta bileretan -intentsitate eta konpromiso maila desberdinez- eta prozesu guztian zehar mila partehartzaile izatera espero da.

Ikerketa proiektu nagusiek batera egindako hilaren 5eko lehen batzarrean talde bakoitzeko arduradun zientifiko eta koordinatzaileek hartu zuten parte:

Arduradun eta koordinatzaileek alor bakoitzeko edukien errepasoa egin zuten, helburuak azaldu, orain arte egindakoak eta datozen hiletarako aurreikuspenen berri eman zuten.

Eusko Ikaskuntzako bost proiektuen egoera elkartu eta komunean jarrita, sinergia berriak aztertu eta 2017-2018 ikasturterako prozesuak bateratzea ahalbidetu da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp