Sariak eta omenaldiak

Gure bazkideak

2024/12/16

Sariak eta omenaldiak

Azken hilabeteotan, bazkideak omendu edo saritu dituzte.

Ekainaren 13an, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak Tania Arriaga Azcárate bazkidea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea, omendu zuen UniDibertsitate Eguna 2024 Egunaren ospakizunean. Horrela, aniztasunaren arloan egindako ibilbidea aitortu zioten.

Mende erdia bete zuenean, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboak Radio San Sebastianen 2024ko Bikaintasunaren Saria jaso zuen, musikaren esparruan Gipuzkoako erreferente gisa. Azaroaren 22an Santa Zezilia egunean eskaini ohi duen kontzertuan, Errenteriako Musika Bandak bat egin nahi izan zuen Eresbilekin eta urte luzez bere zuzendaria izan zen Jon Bagüés Erriondo Eusko Ikaskuntzako bazkideari eskainitako omenaldiarekin.

Beste urte batez, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta sariak banatu zizkien hizkuntzaren defentsan nabarmendu ziren pertsona eta erakundeei. Labayru Fundazioak ohorezko aipamena jaso zuen euskararen ikerketan eta sustapenean egindako ekarpenagatik.

Azkenik, abenduaren 3an, Xarles Videgain bazkideak Baionako urrezko domina jaso zuen, euskararen aldeko ibilbide oparoagatik. Jean–René Etchegaray alkateak bere ikerketa eta dibulgazio lana eskertu zuen, besteak beste, herriz herri egindako milaka elkarrizketetan oinarrituta egindako euskararen atlasa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp