Zainak 43

Argitalpenak

2026/05/19

Zainak 43

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren 43. zenbakia antropologia bidez gure errealitate soziokulturalak ulertzea helburu duten lan anitzez osatu da.

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariak berrogeita hirugarren alea argitaratu du, ekarpen multzo oparoarekin. Horiek idazlanak, desberdinak izan arren ere, antzeko eginkizunek elkar batzen dituzte, lan antropologikotik eta bidelagun diren diziplinetatik abiatuta, gure errealitate soziokulturalak ulertzeko eta horietara hurreratzen jarraitu ahal izateko, alegia.

Oraingo honetan, bada, Fermin Leizaola (1943-2025) Eusko Ikaskuntzako Antropologia-Etnografia zeritzon Saileko bazkide aktiboa izan zen antropologoaren oroimena gordez eta balioztatuz egin izan da, Euskal Herriko artzain-bizitzaren azterketan lan nekaezina burutu zuena. Zenbaki honek, ikerketa antropologikoari eskainitako bere ibilbide luzeari egindako omenaldia nahi du aldarrikatu.

Edukiak osatzen dituen ibilbidea ardatz hartuta, Mª Olga Macías Muñozek emakumeek arrantzako portuko lan-eremuan betetzen duten funtsezko zereginari buruz plazaraturiko analisia aurkituko dugu. Historia azalpen-lotura gisa hartuta, egindako lanen garrantzia erakusten du, eta errealitate hori ikusezin bihurtuz panorama historikoa etengabe menderatu duten azterlan androginoetako berezko topikoetan oinarritutako ikuspegiak. Ikuspuntu horretatik, beraz, 1912an izandako galerna azpimarratzen du.

Bestalde, metodologikoki zuzeneko behaketara joz, Ricardo Gurbindo Gilek Iruñeko San Jose udal hilerriraino garamatza. Lekua eguneroko bizitzatik bereizitako espazioa bailitzan agertzen da, alabaina, adierazpen sinboliko zabala edukiz, euren esanahiak ulertzea garrantzitsua den agerkari andanak konfiguratua.

Kale-oinean bertan, Amelia Benito del Valle Eskauriazak euskal hizkuntzaren presentzia eta erabilera egiaztatu ditu Bilboko Ledesma karrika-inguruko hiri-espazioan. Ostalaritzako negozioen nahiz denda txikien kokapenak markatutako gune publikoa berori, bai eta eguneroko bezero-elkargune aparta ere. Tokiko berezko jarduerek testuinguru linguistikoa erakusten dute, mezu edo iragarki zehatzetan adierazita, baita establezimenduei (dendak, tabernak, kafetegiak...) esleitutako nomenklaturan ere. Parametro soziolinguistikoetan, euskarazko baliabide linguistiko eskasa nozitzen da, edota gaztelaniazko elebakartasunerako joera gailendua ere.

Antonio R. Delgado Tomásek, bere aldetik, hiriari so-egiten darraio, Lisboako toponimia aztertzeko. Bertan, kaleen izenak ez datoz bat administrazio-ekintza neutral soilarekin, baizik eta “espazioaren etxekotze” edo ‘domestikazio’ ahaleginarekin. Horren erroetan izaera ideologikoko eragiketa azpiratua baitago. Hiria “memoriaren artxibo” gisa agertzen da eta hor, utilitarismo praktiko bati erantzuten dioten toki-lekuen izendapenak heroi modura edukitako pertsonalitateen goraipamenean izango du akabera, izaera erlijioso zibikoa duen testuinguru nabarmenduan. Gerra eta heriotzaren translazio soziokulturala toponimian eta Lisboako eskulturan oinarritzen da, “harriaren pedagogia” izendatuaren bidez kultu sekularra abiatuz, monumentuak eta plakak erabiltzen dituena, aldareetara Portugalgo Estatuko irudi nabarienak jasoz.

Ez da falta, zenbaki honetan, Iker Gustrán Iglesiasek landa-eremuari eskaini dion begirada, eta Barakaldoko udalerrian El Regatoko gereziaren laborantza tradizionalera zuzendu gaitu zehatz-mehatz. Tradiziozko jardueretan sano sustraitua, XX. mendean oraindik presente ziharduen nekazaritza ingurumarikoa eta tokiko ekonomian esanguratsua. Hurbilketa horrek hain urrun ez dagoen iraganarekin lotzen gaitu, eta orain hobeto ezagutzeko aukera baitugu.

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren zenbaki berri hau, Claudia Rebeca Lorenzo artista eta irakaslearen esku-hartzearekin zinez aberastua izan da. Aurreko eta atzeko azaletan Variations about u (2024-2025) serieko obren irudiak ditugu. Eta liburukiaren barruan, berriro zehazten dira Indiako ohitura-ipuinarekin batera, Heriotza garaitu zuen anderea (Mahâbhâta, Vyâsarena). India zaharreko ‘amodiozko ipuina’, orain aurkeztutako artelanarekin bat eginez aukeratua.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp