Azkoaga. Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.
Lehenengo "Cuadernos de Sección. Ciencias Sociales y Económicas" agerkaria 1986an argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen hiru aleak (1986-1995). Laugarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Azkoaga. Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas.
2011tik, Azkoaga. Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.
Zuzendaria: Iñaki Peña. Orkestra. Lehiakortasunerako Euskal Institutua. Donostia
Erredakzio Kontseilua: Iosu Ardaiz. Eusko Ikaskuntza. Iruñea Roberto Alvarez Llano. Eusko Ikaskuntza. Bilbao Jean Michel Larrasquet. Institut Universitaire de Technologie. Baiona Francisco Llera. UPV/EHU. Leioa Carmelo Urdangarin. Eusko Ikaskuntza. Donostia
Argitalpen Idazkaria: Eva Nieto. Eusko Ikaskuntza. Donostia