Eusko Ikaskuntzen Kongresuak
Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak dira Eusko Ikaskuntzak bere historian zehar burutu dituen jardun funtsezko eta egituratzaileetako bat. Elkartea bera haietako lehenean sortu zen, Oñatin 1918an egindakoan, beste sei kongresu egin zituela lehen aldi hartan (1918-1934) eta zazpigarrena ere prestatu zuen, nahiz Espainiako Gerrak galarazi egin zuen. Gerra ondoko aldian beste bi kongresu egin ziren Iparraldean. 1983an berriro abiarazi zuen Eusko Ikaskuntzak bere kongresu jarduera, Bilbon egindako IX. Kongresuaren bidez.