Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Urtero eman ohi den Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretako pertsona ospetsuak ohoratzen ditu, alor horiek adierarik zabalenean ulerturik. Sarituriko pertsonaren obra osoak Euskal Herriko garapen kulturalean modu eraginkorrean lagundu behar izan du.