Auzolangi(l)tza: Auzolanaren kudeaketa, gizarteratzea eta komunikazioa

Proiektuak

Auzolangi(l)tza: Auzolanaren kudeaketa, gizarteratzea eta komunikazioa

Ordutegia eta data:
2022/07/15
Tokia:
Ur Mara gunea. Alkiza

Eusko Ikaskuntzak, Tolomendik eta Huhezi Koop. E.k, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 2021ean, esperientzia berri bat jarri zuten abian Tolosaldean auzolanaren kulturaren inguruan, beste eremu batzuetara eta lurraldeko beste eskala batzuetara zabaltzeko hasierako urrats gisa:Auzolangin(l)tza.

Metodologia ireki, parte-hartzaile eta praktiko bati jarraituz, lanak lau fasetan egituratu dira. Lehenengoan, auzolan kontzeptua definitu zen euskal tradizioan eta gaur egungo errealitatean, bai eta elkarlaneko gobernantzarekin zituen loturak ere; eta bigarren fasean, auzotarren eta elkarlanen kulturaren zerbitzurako tresna gisa definitu ziren auzolanaren ahalmenak. Ekainetik uztailera hirugarren fasea egingo da eta, esperientzia praktiko baten bidez, auzolanaren kulturaren eraginkortasuna probatuko da, herritarren eta gizarte zibilaren arteko jarrerak sustatzeko. Horretarako, bi lan saio eta bi prestakuntza tailer egingo dira.

Bigarren tailerrean, uztailaren 15ean, kudeaketarekin, sozializazioarekin eta komunikazioarekin lotutako alderdiak landuko dira.