50 años de Fontes Linguae Vasconum: pasado, presente y futuro

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea erakundeak argitaratutako Fontes Linguae Vasconum: studia et documententa euskal hizkuntzalaritza aldizkariak mende erdi bete du. Berrogeita hamar urte horiek askorako eman dute, eta esan daiteke gaur egun argitalpen heldua eta erreferentziazkoa dela euskal hizkuntzalaritzaren alorrean. Artikulu honek labur-labur errepasatzen du argitalpen zientifikoaren sorrera eta historia, eta azaltzen du aldizkariak nola jorratzen dituen etorkizuneko erronkak. Azkenik, kronika gisa, berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko 2019an egindako jardueren eta ekitaldien berri emango dut.

Fontes Linguae Vasconum. 50 urte.