Manuel Lekuona Saria
2004. Jean Haritschelhar
Jean Haritschelhar Duhalderi Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eman zaio 2004. urtean. Sari hau jaso duten pertsonai guztien bio-bibliografia jasotzen da honako bilduman. Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zen, 1923an. Lehen ikasketak bertako eskola publikoan egin zituen. Ondoren, Baiona, Mont-de-Marsanen eta Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Sorbonne-Parisen, tesiok aurkeztu zituelarik: "Le poète Pierre Topet-Echahun" eta "L´ouevre poètique de Pierre Topet-Etxhaun", 1969an. Arlo profesionalean, irakasle izana da, 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan eta 1962tik 1986ra Bordeleko Unibertsitatean, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun. 1962an Baionako Euskal Museoko buru izendatu zuten. Urte horretan ere, Euskaltzaindiak euskaltzain oso hautatu zuen. 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzaiburuorde izan zen eta 1989an izendatu zuten euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan 2004. urte arte. 1971tik 1980ra bitartean Baigorri bere herriaren alkate izan. 1988an Euskal Herriko Unibertsitateak "Doktor Honoris Causa" izendatu zuen.