Lorca herriak, 2011. eko maiatzean jasandako lurrikarak, gai honen inguruan komunikabide nahiz gizartearen jakin-mina piztu al du?
Lorcako lurrikarak, 2005. urtean La Pacan eta XXI. mendean nahiz XX. mende bukaeran jasandako beste zenbait lurrikarek gizarte-proiekzioa izan dute komunikabideetan. Tamalez, mundu osoak honi buruz 10 minutuz besterik ez du hitz egiten eta gero ahaztu egiten da. Gutxik emango diote jarraipena lan horri.
Lorcako kasua ikusgarria izan zen, Richter eskalako 4,5 ohartarazpenak, komunikabideei gertaturikoa zuzenean grabatzeko aukera eman zien, nazioarteko proiekzio ikusgarria sortuz. Gainera, erreplika gehiago egotearen harriskuaz abisua emateak jende askori onik ateratzeko aukera eman zion. Orain, aditu nahiz munduko unibertsitateak jardun dute lanean , Europa eta Penintsulako lurrikara mota honi buruzko ondorio oso interesgarriak lortuz.
Zuk, Lorcako lurrikarak, hauek lantzeko eran lehenaren eta geroaren arteko muga ezarri zuela adierazi zenuen. Zer esan nahi izan zenuen adierazpen honekin?
Gaian adituen % 90-ak, Lorcak, araudi sismikoaren itxaropen ezkorrenak laukoiztu zituela ikusirik, espainiar araudi berriena zaharkitu zuela uste izan zuen. Horrela da ikuspuntu makrosismikotik ikusia. Alde horretatik, % 90-ok, ni barne, lehenaren eta geroaren arteko muga sortu zela uste dugu.
Atzera begira, Espainiak, azken 7 mendeetan lurrikara handiak jasan dituela konturatzen gara ,-azken 100 urteak salbu-. Andaluziako lurrikara izenaz ezaguna den 1884. urteko lurrikarak, 130 urte bete ditu jada, baina ordurarte Espainiak, 6 eta 7 eskalako hondamen-lurrikarak jasan izan zituen, hildakoak eraginez. Hala ere, herrialdea 3 edo 4 bider handitu den azken 130 urteotan, hiriak 10 bider handitzeraino aldatu diren garai honetan... amnesia sismiko batean sartzen gara eta gauza hauek garrantzia galtzen dute, nahiz eta beste zenbait segurtasun gaiei garrantzia ematen zaien.
Antonio Aretxabala, eraikuntza ikerketan lanean ari den Nafarroa Unibertsitateko Eraikuntza Laborategiko zuzendari teknikoa da.
Argazkia: Oskar Montero
Hortaz, egungo Sismoerresistentzia Arautegia berrikusi beharko litzatekeela uste duzu?
Guztiz ados. Berez, horretan ari dira. Datu historiko ugari biltzen ari da, lurrikara historikoen ikuspegi berriak. Gainera, orain arteko tresneria berri hoberenarekin lan egiten da datu zehatzenak lortuz, Iberiar Penintsulako lurralde guztian dagoen neurketa aparailu sarerik hoberenarekin ari direla kontuan izanik. Itoitz bezalako azpiegitura-lan handiak dituzten guneetan, azelerografoa, sismografo, etab. bezalako aparailu ugariekin jardun dira lanean.
Nahiko informazioa dagoela iruditzen zaizu? Arkitektura Eskoletan gai honi nahikoa garrantzia ematen zaio?
Erabateko informazio eza dago, estamentu ofizialetatik beharreko garrantzia ematen ez baitzaio. XXI. mendean gizartea ez da oso konsziente gauza hauek duten garrantziaz. Zenbait Egitura edo Geoteknia ikasgelan, bete beharreko araudia dagoela aipatzen da..., baina ia ahazturiko zerbait da.
Hala eta guztiz ere, berreskuratu dudan informazioan esaten da azken 7 mendeetan, duela 100 urte arte, unibertsitate, institutu eta eskoletan lur mugimendu eta abarren aurrean nola jokatu behar zen azaltzen zutela. Ez zegoen araudirik, XX. mendeko kontzeptua da hori, baina bai ildoak. Honela, Vera edo Torrevieja bezalako hiriak, eraikinen iraunkortasun hobeagoa zuten guneetan berreraiki dira, bertako lurren ezaugarriak hoberenak zirelako. Hauxe zen garaiko behaketa modu bat, errealitate naturalarekin zerikusia zuen lurralde birbanaketa. Honek ez du ez, egun epe laburrean eta irabazi ekonomikoa lortu nahian erabilitako irizpide espekulatzailearekin zerikusirik. Burura datorkit 96.ean Biescas-en gertatutakoa, horrelako gai baten ondorioz 87 hildako izan zirela. 2007an lurzoruaren legea sortu zen, 2008an zenbait ukitu eman zitzaizkion, 4 urte igaro ondoren, erkidego, udaletxe nahiz udal administrazioen mahai-tiradera barruan sarturik, erabat ahazturiko zerbait da. Hartaz asko ikasi zuen lurraldea izanik, Aragoi da lege hau erabiltzen duen lurralde bakarra. Bitxia da Lorca hiriak legea inoiz erabili ez izana, pertsona nahiz ondareak suntsitutako lurrikarak sortarazi zituen faila aktiboa zuela jakin arren. Lorcako Egitasmo Orokorrak, faila aktiboa eta garrantzizko interes zientifikoduna dela dio. Honela bada, interes geologikodun puntua bezala zaindu beharreko gunea da, eta ikusi ahal izan den moduan, hirian eragin handia izan dezakeen zerbait dela jakina ere bada.
Baina hori ez da Penintsulako faila aktibo bakarra izango ezta?
Inolaz ere ez, baina gutxi azterturiko fenomeno bat da hau. Frantsesek adibidez, era honetako fenomenoak aztertzera, gure baliabideen % 400a baino gehiago erabiltzen dute. Hauek, ustez behintzat, sismikotasun gutxiago duen lurralde batean bizi dira, baliabide gehiago erabiliz eta eraikuntzan murrizketa nahiz indargarri arloetan 4 aldiz neurri gehiago ezarriz. Mugatik metro batetara dagoen gune batean araudi espainiarra erabiliz gero, 0,08 g.-tako aukera izango genuke, legedi frantsesa erabiltzean aldiz 0,30 g.-takoa izango litzatekeelarik, lau aldiz gehiagokoa hain zuzen.
“Lorcako lurrikara ikusgarria izan zen, Richter eskalako 4,5 ohartarazpenak, komunikabideei gertaturikoa zuzenean grabatzeko aukera eman zien, nazioarteko proiekzio ikusgarria sortuz.”
Frantziako lurraldeaz gain, kultura sismikoari dagokionez, zein beste lurraldeengandik ikas genezake?
Bereziki, Estatu Batuetatik. Europa mailan, Italia sismikotasun handiko lurraldea da, 2004. urteko bere legediak Emilia Romagna gunea izan ezik, herrialde guztiak aukera sismiko handia zuela aurreikusi zuen. Harrigarriena, 2004. urteko legedia, Emilia Romagna gunean jasandako lurrikarekin zaharkiturik geratu dela da. Orain, batez ere irizpide makrosismikoak aldatu beharrean aurkitzen dira, hemen Lorca-rekin gertatu denaren antzera. Xelebrea da, sismikotasun txikiko guneak zirela aurrikusi zen zenbait lekuetan eragin handia jasan zela. Adibidez, Espainiako legedia 2002. urtekoa da eta bertan Ciudad Real sismikotasun oso gutxiko gune bezala ageri da. 2007. urtean Pedro Muñoz gunean 5,1 graduko lurrikara jasan zuten goi-lautadan ere bizkortze handiak eman zirelarik.
Eta guzti hau nola liteke?
Interkomunikazioa duten zenbait faila dago Iberiar Penintsula barrualdean eta nahiz eta errepikatzeko arriskua 100 urteetan behin eman, faila ugari dagoela kontuan hartu behar da. Mahai gainean horizontalki jarritako domino fitxak bailitzan, hauetariko bat mugitzean beste edozein fitxa ere mugitzeko arriskua dagoela imajina ezazu. Kalkulua eginez gero, 100 urtetik behin gertatzen da hondamen-lurrikara bat, eta azken 130 urteetan ez dugu horrelakorik jasan. Edonon gerta daiteke. Izan ere, inguruan izan da zenbait hondamen-lurrikara, Martes (Huesca, 1923) ingurukoak, Donostian nahiz Iruñan, besteak beste, eragina izan zuen; 1967. urtean Aret ingurukoak 6ko indarrarekin izan zuen eragina Donostia aldean...
Nafarroa penintsulako hirugarren gune sismikoena da, nola daude gauzak bertan?
Egitura diseinu, nahiz legediaren erabilera aldetik, ezin hobe. Bada, egiturako elementuak ez diren ahultasun arkitektonikoa duen zenbait eraikin, baina iberiar penintsulako hegoaldearekin konparatuz, oinarrizko bizkortze aukera ez da oso altua. Hala ere, aurrekariak izanik, kontuan hartu beharreko zerbait da nire ustetan, berriro gerta baitaiteke.
Eusko Jaurlaritzak, 1980. urtea baino lehen altxatutako eraikinen ikerlana burutzeko egitasmoa aurkeztu du duela gutxi, baina erabilitako 65 ahultasun-parametroen artean ez da arazo sismikoarena erabili eta hurrengo batean hau gehitzea ez legoke gaizki. Nafarroan, aldiz, ez dute halakorik egin. Eraikin askotan burutzearen arrazoia, udal korporazioek bultzatzen dutela da, baina egun ez da ahultasun ikerketa kanpainarik burutzen. Lurraldeko banaketari dagokionez, hiri gehienek ez dute hau kontuan izan, ezta Lorcak ere, sismikotasunari begira, bere ospitalea hiriko gunerik okerrenean eraikiz. Ez gara ez, banaketa ez sismikoari dagokionez aitzindari.
Idazten duzun blog-ean Txominenearen arazoari buruz hitz egin duzu.
Blog-a dibulgatzailea da eta bertan neure kexa, itxaropen, ikusten ditudan bidegabekeriak agertzen saiatzen naiz. Hau XXI. mendeko irakaslearen komunikazio erara loturiko zerbait da. Lotsagarria iruditzen zait gaia nola erabili den eta zenbait enpresen arduragabetasuna honelako giza-ezbeharretan. El Carmel-en gertaturikoa aurrekari dugu. Txominenean gertaturikoa, aldiz, zabarkeria izan zen eta eraikinak hondoratzen hasiak zirenaren oharra jaso arren, lanek aurrera jarraitu zuten. Era honetako gertakariek inplikazio kriminala izan beharko lukete.
“Txominenean gertaturikoa, zabarkeria izan zen eta eraikinak hondoratzen hasiak zirenaren oharra jaso arren, lanek aurrera jarraitu zuten.”
Argazkia: Oskar Montero
Alor honetan, behaketa nahiz datu historikoak garrantzia handikoak izango direla suposatzen dut...
Bai, gainera araudia egiten dutenen arteko eta historialarien arteko komunikazio eza nabaria da. Sismikotasunaren aurkako legedia egiten dutenek datu historikorik ez badute, ez dute inolaz tokiaren ezaguera zehatza izango eta hori hilgarria da eta izango da.
Hainbat eskualdeetako Egitasmo Sismikoak aztertu ondoren, zenbait lurrikara garrantzitsu kontuan hartu ez dituztela nabaritu dut, datu historikoei dagokionez akastunak direla esan daiteke. Adibide moduan, 1903. urtean Iruñak jasandako lurrikarari buruzko datu historikoak hemerotekatan aurkitzea ia ezinezkoa da, ez daudelako, nahiz eta kontuan hartu beharrekoa den. Hiria kokatzen deneko metropoli-barrutia hartu zuen, Badostain eta Iruña erdialdearen arteko gunea, hain zuzen ere. 1903. urtean gune horrek 4 baserri eta 30.000 pertsonek osatzen zuten Iruñerria hartzen zuen, baina egun 350.000 pertsona dago eta urbanizaturiko gune bat da jada. Guzti hau kontutan hartu beharko litzateke. Bihar lurrikara bat egongo balitz, agian hildakorik ez litzateke izango baina galera ekonomikoak izugarriak izan litezke. Ez da inbertsio handirik behar, sen oneko 4 arau baizik.
Ingeniaritza Sismikoari buruzko Nazioarteko Kongresura zoaz. Zeri buruz hitz egiteko asmoa duzu?
Duela 4 urte Pekin-en izan zen, aurten Lisboaren txanda da eta 2016.ean San Francisco izango da, mundu osoko ingeniaritza sismikoaren adituak elkartuz. Gu, Lorcan nabaritutako ahultasun urbanistikoari buruzko gaiarekin goaz. Iraunkortasun sismikoaren inguruko araudiaz arituko gara. 68,74 eta 94. urteetako araudien aldaketei buruz, eta nola Lorcako udalak lehenengo araudiaren ildotik jo duen, 2002. urteko araudian arau hauek gehitzen ez diren arren.
Araudi arloan aurrerakuntza handia eman da, eta eraikinak ekintza sismikoen eszenatokitzat hartu diren arren, XXI. mendean lurrikaren benetako eszenatokia hiria bera da. Iraunkortasun sismikoaren legediak ez dira izan, ez dira eta ez dira izango gauza hauek arintzeko gai. Errealitate fisikoarekin bat datorren hirien antolakuntza urbanistikorantz goaz, kasu honetan sismikoa, baina beste gertakari natural mordoari aplikagarria izan daiteke, hala nola ur-jausiak, ekaitzak, suteak, etab.Antonio Aretxabala Nafarroa Unibertsitateko Eraikuntza Laborategiko zuzendari teknikoa da. Hau, orokorrean eraikinen patologiez eta bereziki Historia-ondareaz arduratzen diren enpresa eta instituzio adituekin elkarlanean aritzen da. Aretxabala, Patologia eta Geotecnian aditua da, Nafarroa Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Geotecnia irakaslea, Geomorfologia irakaslea unibertsitate bereko Zientzia Fakultatean eta Lur Mekaniken irakasle gonbidatua Donostiako TECNUN Ingeniaritza Eskolan.