Irailean eta urrian, Eusko Ikaskuntzak hiru foro antolatzen ditu ongizate eta zaintza politiken arloan estrategikoak diren gaiak jorratzeko.
Ituntzen foroek hiru helburu nagusi finkatzen dituzte. Batetik, zaintza eta ongizate ereduen inguruan herri adostasunak eraikitzea sustatzea. Bigarrenik, epe luzerako emaitzak bermatuko dituzten proposamen bideragarri eta integralak egitea. Eta, azkenik, zaintzarekin eta ongizatearekin lotutako erabakiak hartzean funtsezko eragileen parte-hartze aktiboa sustatzea.
Joan den irailaren 17an, Bilbon, sistemaren jasangarritasuna eztabaidagai izan zuen lehen foroa egin zen. Demografia eta gizarte aldaketek bultzatutako zaintza zerbitzuen eskariaren igoeraren aurrean, plangintza ekonomiko arduratsu bat behar da, egungo sistemaren finantza bideragarritasuna ebaluatu eta hura indartzeko estrategiak aztertzetik pasatzen dena. Finantz -jasangarritasunetik bakarrik ziurtatu ahal izango baitira gure gizarteak zaintzaren arloan dituen behar aldakorrak asetzen dituzten baliabideak.
Urriaren erdialdean, Donostian, beste bi foro egingo dira. Goizekoan, enpleguari eta zainketen erantzunkidetasunari buruz hitz egingo da, eta arratsaldeko foroak aldaketa demografikoa eta belaunaldien arteko konpromisoa izango ditu ardatz.