Amable Arias en la vanguardia vasca

Amable Ariasek, 9 urte zituela, istripu larri bat izan zuen, pelbisa hautsi zuen eta horrek hainbat arazo eragin zizkion bizitza osoan zehar. Handik, 15 urte zituelarik, Donostiara joan zen familiarekin eta pertsonaia nabarmena izatera iritsi zen hiri horretako arte munduan. Azterlan honetan, bere produkzio plastiko eta literarioen eta haren existentziaren gorabehera batzuen ?konstelazio edipikoa, emigrazioa, depresioak eta gerra ondoko euskal abangoardia eta politikarekiko konpromisoa?arteko harremanak argitzen saiatzen gara. Era berean, arte produkzioaren eta gorputz aldakuntzen arteko harremanari ekiten diogu gero. Ildo horretatik, azkenik Frida Kahlorekiko paralelismoa egiten saiatzen gara.