Erromanikoaren bidez hizkuntzak eta kulturak baturiko Europan integratua azaltzen da Euskal Herria XI. mendearen hasieratik; hori dela eta, arte erromanikoa "Europako hizkuntza" moduan eta Santiago Bideak zabaltzaeak bultzaturiko arte-hizkuntza gisa aztertuz ekiten dio egileak bere gogoetari. Ondoren, "Lehen Euskal Erromanikoa", ikonografia eta lurraldean zeharreko hedapena aztertzen ditu, eta gero eskultura askeak begiztatzen ditu, bai eta XII. eta XIII. Mendeetako luxu-arteetan nabarmenena arakatu ere. Azken gogoeta baten arabera, euskal arte erromanikoak herri baten espresioa sintetizatzen du.