Multiculturalismo constitucional, con perdón, de veras y en frío

Norberaren kulturarako eskubideari, hots, gizabanakoa gizarteratu eta bizi den kultura horretarako eskubideari, giza eskubideen barnean funtsezko eskubidetzat harturik, gaur egun hala esparru konstituzionalean nola nazioartekoan garrantzi mugatuagoa ematen zaiola egiaztatzen dugu. Ondoren, hainbat galdekizun planteatzen dira komunitateen eskubide konstituziogile gisa ?gizabanakoena berena denez? eskubide horri eman lekiokeen balioaz, eta ondorio batzuk plazaratzen dira funtsezkoa den norberaren kulturarako eskubidearen gaurko ikuspegiez, giza eskubideen oraingo garapena gorabehera, oraingoz Estatuena den mundu batean. Begiratu bat ematen zaie Europako herriei, hala nola euskal herriari, eta amerikarrei, hala nola bertako indiarrei.