Bases de datos bibliográficas para la investigación en temas vasconavarros

Lan honetan euskal eta nafar esparru geografikoari dagozkion gizarte eta giza zientzien alorreko ikerkuntzarekin zerikusia duten datu-base bibliografikoak aipatzen dira, eta haiei buruzko xehetasunak ematen. Datu-base horien artean aurkitzen dira bai liburutegien katalogo automatizatuak (banako liburutegikoak edo liburutegi batzuetakoak) eta bai aurkibideak biltzen dituzten buletin elektronikoak edo monografiei, aldizkako argitalpenetako edo prentsa artikuluei eta doktore tesiei dagozkien datu-base bibliografikoak.