La Geografía en la Revista Internacional de los Estudios Vascos

RIEVek 1922an Geografia bere orrietara ekarri zuen, Leoncio Urabayenen lanekin eta XIX. mendeko Euskal Herria bisitatu zuten bidaiarien "geografiekin"; lehenago aipamen bibliografikoetan bakarrik agertzen zen edo igarri egin daiteke geografia fisikoarekin edo giza geografiarekin zerikusia zuten artikuluetan. 1983tik lurralde antolamenduari aplikaturiko geografiarekin zerikusia duten aipamen eta berriak dira nagusi.