1 zenbakia · 2007RIEV. Cuadernos, 1. El esfuerzo de tres épocas. Centenario de la RIEV 1907-2007

Argitalpen urtea:
2007
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
252 or. : ir. ; 24 cm. - (RIEV. Cuadernos ; 1)
ISBN:
978-84-8419-150-6
Egileak:
Retegui, Javier ? [et al.]

LABURPENA

Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariak ehun urte bete ditu 2007an eta, hori ospatu nahiz, Ikerketa Jardunaldi batzuk egin zituen urte horretako apirilean Donostiako Kursaalean; bertan emandako hitzaldiak eta, berariaz argitaratuak izateko, idatziriko beste batzuekin batera argitaratzen dira orain Cuadernos de la RIEV agerkariaren ale berezi batean. Agerpen maiztasun finkorik gabeko agerkari berri honek, aldian-aldian, gai berezi baten inguruko materialak bilduko ditu. Xabier Retegi, Elkarteko Lehendakariaren aurkezpenaren ondoren, Aldizkariaren historian zehar jakintza arlo desberdinek izan duten presentzia eta garrantzia aztertzen dira gainerako lanetan. Hainbat egilek askotariko arloei emandako tratamendua berrikusten dute: Zientziak, Ekonomia eta Etnologia, Hizkuntzalaritza, Psikologia, Antropologia eta Folklorea, Eusko Gaiak, Geografia, Literatura, Arte eta Historia, hurrenez hurren. Era berean, Humanitateez diharduten beste argitalpen batzuen gaurko testuingurua aztertzen da, hala ingeles hizkuntzaren munduan nola hurbilagokoa zaigun frantsesarenean.