Historia, bere kronologia askotarikoetan, diziplina garrantzitsua izan da RIEVen edukian, aurreko hiru garaietan. Garrantzi berezia izan dute iruzkinek eta erreferentzia bibliografikoek, guztiz ugariak izan baitira. Eta euskal historialarien parte hartzea gorabeheratsua eta, era berean berrikuntza metodologikoaren ekarpena urria izanik ere, zalantzarik gabe, argitaraturiko lanak, bereziki iturriei dagozkienak, ezinbesteko erreferentzia dira gaur egun.