Julio de Urkijok RIEV sortu zuenetik literaturak bere toki garrantzitsua izan du aldizkarian. Ikerketaren arlotik zein sortzezko ekarpen gisa, euskal literaturak bere leihoa izan du mundura azaltzeko. Eta ehun urteko ibilbidean goi mailako adituak agertu dira argitalpenaren orrialdeetara, aldizkaria bera aberastu delarik haien lankidetzarekin. Aldizkariaren Zuzendari desberdinen agintepean tratamendu desberdina izan badu ere, aldi guztietan isladapen egokia eman zaio euskal literaturaren errealitateari. Dena den, euskara hizkuntza txikia denez gero, eguneko teknologiek eskainitako aukeraz baliatu beharko da RIEV, aldizkariaren euskal ekoizpena unibertsalagoa bihurtzeko.