Donato Larrañaga. Euskal Herriko Bake Epaileen Elkarteko lehendakaria: Bake epailea herriarekin kontaktuan dagoena da, hurbilen dagoena

2008-09-26

URIARTE BELAR, Aitziber

Donato Larrañagak ia 20 urte daramatza bake epaileen munduan. Hartan sinesteaz aparte, bere eraginkortasunaz konbentzituta dago: “gizartearen funtzionamendurako ezinbestekoa da, nahiz eta hobeto funtziona dezakeen” onartu zigun Larrañaga jaunak. Gaur egun Errenteriako ordezko bake epaile bezala dihardu, eta Euskal Herriko Bake Epaileen “Epaile artean” Elkarteko lehendakari izendatu dute joan den apirilean. Elkarrizketa honetan, elkartea zertan datzan aztertzeaz at, nola funtzionatzen duen ere jakin nahi dugu, Euskal Herriko Bake Justiziaren inguruko argazki bat eginez.

Zer da “Epaile artean?”

“Epaile artean” epaile eta epaile ohien multzo bat da. Bake epaileak elkarrengandik oso urrun zeuden, eta hauek bateratzeko eta elkarrekin lan egiteko helburuarekin sortu zen elkartea. Epaileek beraiek eskatutako elkarte bat zen, bakoitza bere herrian lanean zebiltzan, beste inoren berririk izan gabe. Elkartean Euskal Herriko epaile eta epaile ohi guztiak gaude, herri txiki zein handitakoak. Argi geneukan bateratzean indarra hartuko genuela, eta oso garrantzitsua da honelako lanean aritzen direnak elkarrekin egotea. Ia 20 urte beranduago, argi daukagu gure arteko harremana dela lehena.

Noiz sortu zen elkartea?

“Epaile artean” 1989-90 urteetan eratu zen, eta ordutik dihardu lanean. Epaileen segurtasun ezak bultzatu zuen sorreta. Kataluiniarekin jarri ginen kontaktuan, berauek aintzindariak ziren arlo honetan eta asko lagundu ziguten estatutuekin. Momentu horretan ezezagunak ginen, baina gutxika gutxika Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan hasi ginen, eta ordutik harreman ona izatea lortu dugu. Azkenaldian, gure elkartearentzako egoitza bat eskatu dugu, lanean dihardugun erritmoan jarraitu al izateko asmoz.

Zeintzuk dira Elkartearen helburuak?

Hasiera batetik epaileen formakuntzan lan egin nahi dugu. Nik neuk presidentzia hartu berri dut eta oso urduri gaude epaileen prestakuntzaz. Elkartea berritu egin behar da, eta gaur eguneko arazoetara moldatu. Zalantza eta galderei ere erantzuteko toki da elkartea. Helburua epaileek bere lanean izan ditzaketen arazoak konpontzen laguntzea da.

Elkarteak antolatzen dituen ekitaldiei buruz hitz egin dezagun.

Egia esan nahi baino ekintza gutxiago antolatzen ditugu, batez ere bitarteko falta daukagulako. Urtero Espainian bake epaileen batzar bat ospatzen da, aurten Balentzian izan da. Batzar horretara joatea garrantzitsua ikuste dugu, ez bakarrik elkarteko zuzendaritza batzordea, baizik eta bake epaileak beraiek ere. Ekitaldi garrantzitsu bat dela uste dugu, Espainiako gainontzeko konmunitate Autonomoek dauzkaten arazo eta bizipenak ezagutzeko eta horietatik ikasteko. Gainer JAEB-n (Observatorio Vasco de la Administración de Justicia-Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia) ere parte hartzen dugu.

Zein motatako harremana dago elkartearen eta botereen artean?

Bake justiziaren izaera lokala dela eta Euskadiko Justizia Sailarekin harreman ona daukagu. Estatu mailako gainontzeko bodere autonomiko eta estatalekin ez daukagu harremanik. Hala ere, lehenago esan dudan arren, Espainiako Bake Epaileen elkarteekin daukagu harreman ona nabarmendu nahi dut. Momentu oroko harremana dugu, arazo eta lana amankomunean ditugu eta. Gure harreman onak etorkizuenan emaitza positiboak izango dituela uste dut.

Zein motatako laguntzak dauzka “Epaile Artean” elkarteak?

Elkarteak Erkidegoko Justizia Saileko laguntza bat jasotzen du. Gainera, epaile kideek urtean zenbateko bat ordaintzen dute kuota bezala. Hala ere, gure helbururik garrantzitsuena egoitza egoki bat lortzea da. Pertsona bat bertan kontratatuta egotea... behar bezala lan egiteko. Guzti horretarako Justizia Sailak ematen digun laguntza handiagoa izatea behar eta nahi dugu.

Egun, gizarte honetan bake epailearen figurak zentzurik ba al dauka?

Noski baietz, imaginatzen diguna baino askoz gehiago. Gizarte laguntza handia burutzen dugu, izan ere bake epailea herriarekin kontaktuan dagoena da, hurbilen dagoena. Herritarrak bake epailearengana jotzen dute bere arazoak konpontzeko, eta honek, bere psikologiarekin akordioetara heltzea saiatu behar du, arazo gabe. Ekintza baketsua burutzen du bake epaileak.

Etorkizunari dagokionez, bake epaileen jarraipenari buruzko joera anitz entzuten dira, batzuk alde eta beste batzuk kontra. Ze iritzi duzu zuk?

Estatu mailan 7.700 bake epaitegi inguru ditugu, eta bitartekaritza lanak egiteaz gain errejistro zibilaz ere arduratzen dira. Ez dut ikusten guzti hau beste era batera antolatzeko modurik. Bake justizia gaur eguneko justiziaren oinarrizko atal bat da. Betetzen dugun bitartekaritza lana, herritarrekin daukagun kontaktu zuzena... ondare hau ezin dugu galtzen utzi. Bake epaileen lanaren duintasunaren alde urte asko daramatzat lanean, eta hexkuntza egoki batekin eta beharrezko indemnizaioekin lortuko dugu.

Justizia munduan emakumearen papera hazten ikusten al duzu?

Euskal Herrian ez daukat datu zehatzik, baina emakumearen papera oso garrantzitsua izan da, eta gainera gero eta gehiago. Bake epaile berri asko emakumezkoak dira.

Zeintzuk dira bake epaileen arazo nagusiak?

Arazo nagusiena epaileen hezkuntza da. Bakoitzak bere lana ondo egiteko gai denean askoz hobeto lan egingo dugu. Horretarako nire kezka handienetariko bat bake epaileei urtean zehar hezkuntza saioak ematea da.

Bake epaile baten poztasunik haundiena zein da?

Ingurukoak laguntzea, arazo asko konpontzen saiatzea epaitegi batera eraman gabe, herritarren artean anaitasun giro bat sortzen laguntzea oso pozgarria da. Herriarekin kontaktu zuzena da gozamen haundiena.

Soldatari dagokionez...?

Ez dago soldatarik. Bake epaileen hiru hilabetean behin indemnizazio bat jasotzen dute, herritar kopuruaren araberakoa. Egia esan, lan hau bolondres bezala egiten dute, herriari laguntzeko asmoz. Hala ere, bake epaileen elkarte guztietatik soldata egoki bat jasotzearen alde borrokan gabiltza. Bake epaitegiak maila bat izatea nahi badugu, soldata hobetu beharko litzateke. Hala ere, ez dira Zuzenbidean profesionalak, eta ondorioz beste lanpostu bat ere badaukate, epaitegitik at.

Zein da bake epaile baten lan tokia?

Herri batzuetako instalazioak oso egokiak dira. Herri batzuetan (batez ere hiriguneetan) bake epaitegia epaitegi konpleto bat da, bulegoekin, bistentzako sala... behar den bezala. Baina, herri txiki askotan bake epailea udaletxeko idazkariarekin egoten da lanean, gela berean eta baliabide gabe.

Bake epaileak kargu politiko bat al dira?

Ez. Legeak erregulatzen du beraien hautaketa eta udalbatza kontseiluaren gehiengoa eskatzen da. Baina ezin uka daiteke udalek osaketa politiko bat dutela, eta gehien gustatzen zaien bake epailea hautatzeko parada daukatela.

Zein da Euskal Herriko bake epailearen profila?

Profil nahiko anitza da. Batzuek urte asko daramatzate lanean, eta beste batzuek hasi eta lana jarraian uzten dute. Batzuk interes haundia daukate... botikan bezala, denetarik dago. Donato Larrañaga (Zarautz) Donato Larrañaga Arruti ezkonduta dago eta 3 seme ditu. 1947ko abuztuaren 22an jaio zen Zarautzen, baina Errenterian bizi da. Lanbidez musikaria den arren, 18 urte daramatza bake epaitegian lanean. Aurtengo apirilaren 27an Epaile Artean, Euskal Herriko Bake Epaileen Elkarteko lehendakaria aukeratu zuten. Betidanik egon da elkarte honi lotuta, lehenengoz idazkari eta bozeramaile moduan eta orain lehendakari gisa. Epaile Artean, Euskal Herriko Bake Epaileen Elkartea 1991ko maiatzean sortu zen eta Bake Epaile titular eta ordezkoek eta Bake Epaile ohiek osatzen dute. Bere helburuetariko batzuk honako hauek dira: Justiziaren antolakuntza hobea sustatzea, bereziki kolektibo horren arazoetan arreta jarriz, elkarteko kideen lege-prestakuntza hobetzeko bilerak, ikastaroak eta hitzaldiak egitea edota antzeko izaera eta helburuak dituzten elkarteekin loturak finkatzea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Javier Lacunza Azcárate. Lacunza hizkuntza eskolaren fundatzailea: Hizkuntza bat menperatzeko, hizkuntza horretan poesia irakurtzeko gai izan behar zara

 

Irakurri

Pedro Miguel Etxenike. Zientzialaria: Zientzialari baten ezaugarri garrantzitsuena jarraikitasuna da, arazo bati irtenbidea aurkitzeko borondatea

 

Irakurri

Isabel Díaz Morlan. Musikologoa: Ondareak bizia behar du; bestela, ez du zentzurik

 

Irakurri

Juan Carlos López Quintana. Santimamiñeko ikerketa arkeologikoaren zuzendaria: Santimamiñen egin dugun ikerketak ekarpen garrantzitsua suposatzen du euskaldunon historiaurrearentzat

 

Irakurri

Aitzol Aramaio. Zine zuzendaria: Norberak nahiz eta istorioak ez idatzi beraganatu ditzake, eta, hori da, Elorriagaren istorioarekin nik egin dudana

 

Irakurri