Juan Carlos López Quintana. Santimamiñeko ikerketa arkeologikoaren zuzendaria: Santimamiñen egin dugun ikerketak ekarpen garrantzitsua suposatzen du euskaldunon historiaurrearentzat

2008-07-25

SILLERO ALFARO, Maider

ZURUTUZA ZAPIRAIN, Juanmari

1918an Telesforo de Aranzadi, Jos? Miguel de Barandiaran eta Enrique Eguren Santimami?eko kobetan lehen aldiz indusketetan aritu zirenetik, urte asko pasa dira eta teknikak eta metodologiak aurrerapen handia izan dute. Orain, 2004. urtean hasitako hirugarren fase batean, Juan Carlos L?pez Quintanak zuzentzen duen arkeologo talde batek kobetan indusketak burutzen ari dira datuak zehaztu eta eguneratzeko helburuarekin.

Non dago Santimamiñe?

Santimami?e Ere?ozar mendian dago, hego ? hego mendebaldea orientazioa dauka eta itsas mailatik 138 metrora dago. Oka ibaiaren arro hidrologikoaren ekialdeko aldean dago kokatuta. Eremu honetan hainbat ekosistema biltzen dira, esaterako: itsas ekosistema, estuariokoa, harkaitzetako, bailarakoa, ... baita 700 metro baino gehiagoko mendiek eratutako esparruak ere. Oka ibaiaren arroa Kantauri itsasaldeko berezko bailara dugu, oso baliabide ezberdinak izanik.

Askotan esaten da Santimami?ek milaka urte dituela, baina benetan noizkoa da?

Burutu ditugun indusketetan, potenziazko 6 metroko sekuentzia estratigrafoa topatu dugu. Metaketa honen behealdean maila paleontologikoa dugu, duela 20.500 urtekoa (gaur egundik atzera begira, baina zehaztu gabeko data izanik), eta honen azpian beste maila paleontologikoa dago, oraindik noizkoa den zehaztu gabe dagoelarik. Beraz, 20.500 urte baino gehiago izango lituzke. Duela 20.500 urteko muga horretatik hasita gutxi gorabehera duela 3.500 urtera arte bilakaera ia etengabeko da. Santimami?eko metaketa estratigrafikoak guztira ia 17.000 urte hartzen dituen ingurumenari buruzko erregistroa eskaintzen digu.

Zer eskaintzen digu sekuentzia estratigrafiko horrek?

Lehenik eta behin, hainbat arlo aztertuz (mikrofauna, jalkinak, polena, ...) oso datu garrantzitsuak eskura ditzakegu, Paleolito garaiko ingurumenak izandako bilakaerari buruz aparteko informazioa erdietsiz. Datu horiek bildu ostean, gutxi gorabehera, Santimami?e aldean ingurumenak izan duen bilakaera zein izan zen zehaztu dugu.

Berez, ingurumenari dagokionez esan genezake Santimami?eko sekuentzian bi epe nagusi ditugula: Pleistozenoaren amaiera eta Holozenoa. Lehendabiziko horri dagokionez, metaketaren zati gehiena (5 metro gutxi gorabehera) azken glaziazioan eratzen da (W?rm), hain zuzen W?rm berrienean. Honetan ere oso ondo ikus daitezke beste bi epe: W?rm III.aren bukaera, giro hotza baina hezea sumatzen delarik; eta W?rm IV.a edota glaziar-epe berantiarra, honetan erabateko bilakaera ematen delarik. Azken honetan ere, gutxi gorabehera duela 12.000 urte, sekuentzia osoan ingurugiroan suma daitezkeen baldintza okerrenak ikus ditzakegu. Estratigrafian ageri den goialdeko zatia Holozenoari dagokio, garai horretako ingurugiroak gaur egungoen antzeko baldintzak zituelarik. Horrela, landarediari buruzko informazioa ere eskaintzen digu, hostogalkorren baso mistoen etengabeko bilakaera agerian utzirik.

Ingurugiroaren testuingurua aintzat hartuz, esan al genezake Santimami?en bizi izan ziren giza taldeak nola garatu ziren?

Sekuentzia honen alderdi sakonenean, W?rm III.ari dagokion epean alegia, ez da gizakiaren inolako aztarnarik sumatzen kobazuloan. Garai horretan, animali haragijaleen bizitoki bilakatu zen, artzaren aztarnak hortxe baititugu. Hauexek lirateke kobazuloaren behe aldean ageri diren okupatze plaleontologikoak.

Okupatze horren ostean beste aro nahiko zabala ikus dezakegu. Horretan kobazuloa urez betetzen da eta ez dago inolako bizi arrastorik, ez gizakiak ezta animaliarik ere. Horrek esan nahi du giro hezea zutela eta hortik gora egiten du, giro hotzagoa eta lehorragoa ekarriz, W?rm IV.era ailegatuz. Hortxe topatzen ditugu lehenengo aldiz giza taldeak Santimami?en. Gutxi gorabehera duela 14.500 urte azaldu ziren. Talde horiek ehiztariak eta biltzaileak ziren, behe Madeleine aldiko azken garaikoak. Lurraldez lurralde ibiltzen ziren eta oreina ehizatzeko trebezia berezia garatu zuten. Juan Carlos López Quintana.

W?rm IV.ean zehar aurrera eginda, kobazuloan goi Madeleine aldiko ehiztari eta biltzaileek osatutako taldeak sartu ziren, duela 12.700 urte gutxi gorabehera, ustiaketa eremua zertxobait murriztuz. Ehiztari hauek animali gehiago harrapatzen zituzten, arraunean egiten zuten eta txori txikiak ere harrapatzen zituzten. Horrela laburbildu ditzakegu W?rm berrian sumatzen ziren ingurugiroaren aldaketak.

Glaziazioa bukatzen den heinean, ingurugiroak baldintza berriak eskaintzen ditu eta horrela garai horretan Santimami?en azken ehiztari eta biltzaileen berri dugu. Euren ekonomia ehizan eta era askotako bilketetan oinarritzen zen; garrantzi berezia hartu zuen estuarioetako moluskuen bilketa. Kronologiari so eginez, esan genezake duela 7.500 urtekoak direla (Holozenoaren barnean).

Hortik aurrera, goi Holozenoan (duela 5.400 urte) Neolito garaiko lehenengo nekazari eta abeltzainak aurki ditzakegu. Santimami?en landetxetako betiko animaliak jada bertan ikus ditzakegu, hots, ardiak, ahuntzak, behiak eta zerriak. Fase honetan, moluskuen bilketa oraindik oso garrantzitsua da, batez ere, ostrak eta txirlak harrapatzen dituztelarik. Dena den, Neolito garaian kobazuloaren okupatzea noizbehinka bakarrik ematen da.

2.000 urte beranduago, Kalkolito Aroa eta Brontze Aroa bitartean, duela 3.700 urte gutxi gorabehera, noizean behin kobazuloa jendea ehorzteko erabiltzen dute. Azkenik, erromatarren azken urteetan (Kristo ondoko IV.-V. mendeetan), erromatarren Inperioa bizi zuen gatazka zela medio, kobazuloa aterbe bilakatu zen, Kantauri aldean ia toki guztietan halako zerbait gertatu baitzen. Santimami?en, une horretan ?altxor txiki bat? bildu zen, brontzezko ia ehun bat txanpon pilatu baitzituzten.

Noiz aurkitzen dira Santimami?eko kobak?

Ziur aski Santimami?eko kobak antzina-antzinatik ezagutuko ziren, izan ere nekazaritza gune txiki batean kokatuta zeuden. Baina kobak benetan garrantzia hartzen du, Paleolito garaiko haitzuloetako artearen Santutegia bilakatuz, 1.916an gazte talde batek pinturen gela topatzen duenean. Gero, 1.918an J. M. Barandiaranek atariko gordailu arkeologikoa aurkituko du.

Noiz burutzen dira lehendabiziko indusketa arkeologiakoak?

Indusketa arkeologikoak 3 fasetan gauzatu dira. Lehendabiziko fasean, 1.918tik 1.926ra Telesforo de Aranzadi, Jos? Miguel Barandiaran eta Enrique Egurenek osatutako taldeak lanari ekiten dio. Jos? Miguel Barandiaran erbestetik bueltatzen denean, 1.960tik 1.962 bitartera, aurretik egindako zati batean indusketa berriak burutzen dira. Eta hirugarren fasean, 2.004tik aurrera, gordailuaren azterketa estratigrafikoa burutzen da, Juan Carlos L?pez Quintanak (AGIRI Arkeologia Kultur Elkartea) zuzendu eta koordinatutako programa baten barnean.

Zertan datza zure lan taldearekin batera egindako ikerketa?

Orain arte egindako ikerketa sekuentzia estratigrafikoaren azterketan oinarritu da. Lana azalera txiki batean garatu da, baina oso lan sakona eginez barrunbearen substratura heldu arte. Estratigrafia mailan oso proiektu atsegina izan da eta hainbat arlo zehaztu ditugu: gertaera klimatikoak, hainbat okupatze aroak, okupatzen gabeko aldiak, ... Azken finean, lan arkeologikoa izugarri interesgarria izan da. Gainera, azaltzen zaila den puntu emozionala ere badu, izan ere Jos? Miguel de Barandiaranekin zenbait egituren indusketetan bat egin baitugu, nahiz eta denboran aldenduta egon.

Zein izan da ikerketa honen helburu nagusia?

Ikerketa honen xede nagusia Santimami?eko gordailu arkeologikoan azterketa estratigrafikoa garatzea eta laginen sailkapen sistematikoa burutzea izan da, betiere diziplina anitzen ikuspuntuari eutsiz. Gure proiektuak sekuentzia zehaztu, eguneratu eta honi dagokion kronologia eta Paleolito garaiko ingurumenari buruzko informazioa biltzea. Adibidez, Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek goi Paleolito garaitik (duela 30.000 urte) erromatarren garai berantiarrera zihoan sekuentzia zehaztu zuten. Gure lanak agerian uzten du, gure indusketak hartzen duen zatian gutxienez, ez dagoela goi Paleolito zaharreko aztarnarik, gizakion okupatzeari dagokion sekuentzia duela 14.500 urte inguru hasten delarik. Baina ezin dugu baztertu etorkizunean indusketa eremua handitzen dugunean, Paleolito garaiko fase horietako aztarnak aurkitzea.

Zer ekarpen eman ditu egindako indusketak?

Santimami?en egin dugun ikerketak ekarpen garrantzitsua suposatzen du euskaldunon historiaurrearentzat, behe Madeleine arotik Neolitikora bitartean klima, bizi-moduak eta lurraldearen ustiapenari buruzko datu berriak ekarriz. Baina, nire aburuz, gure proiektuaren alderdi garrantzitsuena Santimami?eren sekuentzia zehaztea eta eguneratzea izan da, Kantauriko historiaurrean erreferentzia sendoa bilaka dadin.

Duela oso gutxi Santimami?e Gizadiaren Ondare izendatu dute. Zer garrantzia du horrek?

Printzipioz, Gizadiaren Ondare kalifikazioak Erakundeak behartu egiten ditu, izendatutako aztarnategi horien kontserbazioa eta hedapenaren aldeko konpromisoa eskatzen baitu. Beste gauza bat izango da bisiten areagotzea eta goi Paleolito garaiko adierazpen artistiko hauen gaineko interesa.

Zer aurkituko du Santimami?era gerturatzen den bisitariak?

Urdaibairen inguruneaz gain, kultura eta natura guztiz interesgarria izanik, Santimami?era iritsi bezain laster bisitariak aurkituko duen lehendabiziko gauza jendeari itxita dagoen koba izango da, baina honek hainbat baliabide eskaintzen ditu berau baloratu eta disfrutatu ahal izateko. Kobaren ataria eta atondoa ikus daitezke eta urteko zenbait hilabetetan bertan lanean ari den arkeologo taldea ere bai. Santimami?en lan egiten duten gidariek klima, bizi- moduak eta sekuentzia estratigrafikoaren inguruko informazioa emango digute. Kobako bisita bukatzen denean San Mameseko ermitan dagoen Interpretazio zentrora jaitsi eta han bai, kobara sar gaitezke errealitate birtualeko mundu baten bitartez. Juan Carlos López Quintana Arkeologoa, Aurre-historian lizentziatua. Santimamiñeko ikerketa arkeologikoaren koordinatzaile eta zuzendaria (2004-2008). Agiri Arkeologia Kultura Elkartearen zuzendaria. Círculo de Estratigrafia Analítica eta Euskadi-Sahara kultur garapenaren aldeko elkartearen kide. Agiri Arkeologia Kultura Elkarteren Ilunzar aldizkariaren editore eta koordinatzailea. Krei aldizkariaren edizioaren arduraduna.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Aitzol Aramaio. Zine zuzendaria: Norberak nahiz eta istorioak ez idatzi beraganatu ditzake, eta, hori da, Elorriagaren istorioarekin nik egin dudana

 

Irakurri

Jose Angel Iribar. Futbol jokalari ohia: Kirolari ona izateko imaginazio asko behar da; irudimena gazte-gaztetatik erabili behar da

 

Irakurri

María Ángeles de la Caba Collado. Pedagogian doktorea. Psikologian lizentziatua: Gogorra irudituko zaizue, baina gure gizartean balioak ez ditu hezkuntzak finkatzen, merkatuak baizik

 

Irakurri

Jean Haritschelhar. Euskaltzaina: Euskarak diplomatikoak behar ditu

 

Irakurri

Manu Muniategiandikoetxea. Artista: Diskurtsoa perfektua baldin bada, ez da zinezkoa

 

Irakurri