Jean Echenoz: "Goncourt saria jaso arren, nire bizitza ez da aldatu"

2000-03-10

HONTAAS, Sophie

Elkarrizketa: Jean Echenoz Jean Echenoz, idazlea "Goncourt saria jaso arren, nire bizitza ez da aldatu" * Sophie Hontaas Bere bizilekua Parisen finkatua badu ere, aspalditik udako oporraldia Biarritzen igarotzeko ohitura du Jean Echenozek. Izan ere, Euskal Herriko gertakariak gertutik jarraitzea gustatzen zaizkio, bere esanetan, zer pentsatua ematen duten gauza asko gertatzen baita hemen.Euskal Herriak izan du eraginik idazle honengan, bere azken eleberriari, "Je m’en vais" izenekoari, Donostian eman baitzion bukaera. Hain zuzen ere, eleberri horrekin lortu zuen iaz Frantzian den literatur sari garrantzitsuenetarikoa, "Goncourt" saria. Zure biografia eta bibliografia aurkezten diguzu? Nire biografiak eta bibliografiak bat egin dezakete. 1979an Le méridien de Greenwich, 1983an Cherokee, 1986an l'Equipée malaise, 1988an L'occupation des sols, 1992an Nous trois, 1995ean Les grandes blondes eta 1997an Un an. 1947an sortua naiz, Vaucluse departamentuan. Frantziako hegoaldean egona naiz 22 urte arte. Aix en Provencen goi ikasketak hasi nituen eta gero Parisen segitu ditut. Duela 20 urte, 1979an, obra bat argitaratu nuen lehen aldiz. 1970. urteaz geroztik Parisen bizi naiz. Nolatan hasi zinen idazten, zein adinetan? Haur nintzelarik bizi nintzen etxea liburuz betea zen. Nire gurasoak irakurzale sutsuak ziren, baita gaur egun ere. Txikitatik, idazteko eta irakurtzeko zaletasuna nuen. Zazpi zortzi urte nituela hasi nintzen ipuin txiki batzuk idazten, hori niretzat beti izan da ariketa naturala. Gazte denboran idazten nituen testuak inork ez zituen irakurtzen, gehienetan ez nituen bukatzen. Mota anitzeko idazlanak egiten nituen: nire eguneroko bizitzaz, gutunak, berriak... baina ez nituen idazten besteei erakusteko. Ez nintzen ohartu horrelako lanak izugarriko indarra galdegiten zuela. 30 urte aitzin, heldu zitzaidan adina nire ametsa gauzatzea eta egiazki errealitatea ikusi behar nuela. Lehen liburua argitaratu, eta geroztik ez naiz sekulan gelditu. Zertarako idaztenduzu eta norentzat? Lehenik niretzat. Hau da, atsegin berekoia behar bada, atsegin hori beste jendeen atseginarekin nahas daitekeela pentsatzeko. Zorionez, guti gora behera, hori da gertatu, poliki poliki. Gero jakiteko zertarako hori egin dudan, iruditzen zait ez dakidala beste gauzarik egiten. Ez baldin banu hori egingo egunero salbu egun horietan oporretan naizelakoz uste dut biziki gaizki egongo nintzatekeela. Zure burua behartzen duzu idaztera eta ordu berezi batzuk nahiago dituzu? Ez dut sekulan nire burua bortxatzen. Goiz guztian zehar lan egiten badut, ez da diziplinagatik, gauza naturala da: jeikitzen naiz, tea hartu, dutxatu, eta makina pizten dut. Sekulan ez gogoz kontra. Batzutan beharbada zailtasunak ditut, baina beti barneko behar bat bezala sentitzen dut. Hala ere, lana ez da beti erraza, iragaiten ahal dut goiza esaldi batekin eta ororenburu oraino gaizki. Denek bezala une txar batzuk ere baditut. Goiz guztiz lan egiten dut, igandeetan salbu. Ez dakit zertarako zuzen baina igandetan ez naiz heltzen lan egitea eta gero berantago arratsari buruz berriz hasten naiz, baina niretzat lan hoberena goizetan da egiten. Beste idazle batzuk bezala, zuretzat ere erran daiteke zure irudimena hazten dela haur denborako gertaerekin, edo bestela, zure bizitzaren une batzuetan kokatua al da? Bai, hala da, zeren eta buruan atxikitzen ditudan gertakariak atera daitezke nahita edo bat batean. Nire denbora pasatzen dut naturalki eta ez dut xehatzen gertakaririk, xehetasunik, gauza arrarorik, esanaldi bitxirik, guneak, jendeak edo topaketa interesgarriak direnak eleberri batean sartzeko. Batzutan asmakizun ona txarra bilaka daiteke. Nahiz eta idazten ditudan eleberriak ez diren bat ere ez autobiografikoak, gertakari batzuk autobiografikoak izanik ere mila puzketetan hautsiak eta berriz antolatuak daude. Gauza batzuk heldu zaizkit neronek asmatuta, eta baita ere nire eguneroko bizitzatik. Zehazki, zerek eragin zaitu holako liburua idaztera? Eraginik ez. Gertatzen denada, duela 4 edo 5 urte eleberri bat argitaratu nuela. Gaia Indian kokatua zen, bertan ongi sentitzen bainaiz. Han sentitu nituen izugarriko aberastasunak, hizkuntzak, soinuak, usainak, koloreak, horiek denak milaka aldiz, Indian. Hori 1995ean argitaratu nuen eta orain nahiago nuen erakutsi beste mundu bat arrunt desberdina. Eleberri honetan nahiago nuen elementuen ugaritasuna ahal bezain gutxi izatea, eman dezagun dena zuri, hotza, alderantziz. Indiara joan nintzen bi hilabete lekuak begiztatzeko, baina hor Antartikako leku hotzak bisitatzeko ez nuen gogorik. Ez da hotzarengatik. Ohartu naiz joaten denean norabait nekez ezartzen ditugula jokoan lekuko errealitate sozialak. Beraz, iruditu zait askatuago sentituko nintzela, biltzen banituen liburu, erreportai, argazki, bidaiarien idatziak, telebistako emankizunak nahiz eta ororen buru ez den gauza anitz erabiltzen. "Galerie d'art" hitzak beste liburu batetik hartu ditut. "Atelier" edo lantoki hitza nahi nuen izan dadin egiazko lan gune bat . Izaiten ahal zen artista bat edo argazkiegile bat baina ez nuen nahi lan egin sortzaile batekin. Azkenean artista ohi bat bilakatu da, arte saltzaile. Gogoa nuen ofizioren ikertzea, zein harreman dituzten artistek eta saltzaileek. Ahal bezain hurbil egiatik nahi nuen eraman gaia eta ez karikaturaren aldetik. Mintzatzen bagine Euskal Herriaz. Donostiaz? Zortea dut, badu 8 9 urte heldu naizela Florence Delay ren etxera, nire laguna dena. Lehenago herri hau ez nuen ezagutzen, eta Indian bezala sentitu dut hatsa hobeki hartzen nuela hemen beste lekutan baino. Euskal Herria da maite dudan herri bat. Leku batzuk agertu zaizkit eleberriak sortzeko iturri bezala, gutxi dago bereziki Frantzian. Paris bai, beti da motor bat bezala, gune erromantikoa. Joan naizelarik Donostira lehen aldikotz, sentitu dut hor zerbait egin nezakeela. Baita herri ttipi hortan deitzen dena Behobia. Sentitu dut erromantiko gertakaria sortzeko gunea, edo topaleku, edo ikerketa lan lilugarri bat. Leku batzuk antzerkileku bezala ikusten ditut. Nola asmatu duzu lehen pertsonaia eta besteak? Sujetak ez dit batere antzik, salbu eta nire adina duela eta gainera ohartzen naiz liburuak egin arau protagonistek nire adina dutela. Gero poliki poliki bere ofizioa hartu nuen, izen bat atxeman behar nuen eta historia eraman zuzen. Behar nuen bizia eman beste pertsonaiei. Gero ikusten dituztalarik eta beren botza entzuten da kasik liburu egina bezala. Ferrer horren inguruan diren emazteak, bata bestearen ondotik ba ote dute loturarik kurutzatzen dituzun pertsonekin? Bai erabaki nuen pertsonai horek xantxa gutti ukanen zuela emazteekin. Zorion gutti ateratuko zuela. Beti dago norbaiten atzetik zorionaren bila, aurkitu gabe. Behar ziren asmatu pertsonaiak bata bestearen ondotik. Batzuk pentsatuak adiskide batzuen detaileekin edo kurutzatu dituztan jendekin. Eman dezagun esaten dutalarik Bensons (zigareta) ezkerreko eskuan eta Ericson (telefonoa) eskuineko eskuan da emazte bat ikusi nuena ordu batez. Bost metrotan leku batzu bezala iduritu zitzaidan itxura hori erabil nezakela bestelan besteak dira nihaurrek asmatutako jendeak. "Goncourt" saria jaso ondoren, zure bizitza aldatu da? Ez, nire bizitza ez da aldatu, bi alorretan salbu. Goncourt saria fenomeno bitxi bat da, inarrausten duena mundu bat. Sekulako gutunak edo eskuiskribuak jasotzen dituzu, edozein jende motatik, batzuk haur denboraz geroz ikusi ez dituzunak, zure etxe ondoko jendetaz, auzoak. Emozio ainitz ekartzen dauzu. Orain askatuago sentitzen naiz idazteko material aldetik (salmenta dago 370.000 ale) eta hortan bego. Salbu gauza bitxi bat, harreman batzu aldatzen dira hala ere jendeekin baina nola adiskide gutti dituztan, eta aspalditik, horiekin ez da deus aldatu, eta hori da garrantzitsuena. Nola bizi soziala hertsia dudan, arrakastak ez nau biziki hunkitzen. Zure lanean zerbait aldatu da? Sari horren ondotik, hilabete batzutan, neke zaizu lan egitea. Galdezkatua zira ainitz eta gero ez duzu idazteko gogorik. Bai denbora batezgelditu naiz idaztez. Orain duela hilabete berriz hasi naiz. Proiektu bat sortu zaut, hasi naiz notak hartzen, hitz orduak, ikerketak egiteko, uste dut berriz hasiko naizela eta ez baldin banintzen berriz hasten, hain gaizki nintaike, erran nezake masoxismoa. Balitz galdera zure eleberria nahi zinuke itzuli euskararat? Balitz beharra oso pozik nintaike. Badira hamar bat hitzarmen itzultzeko jadanik, horietan gaztelania eta nire argitaletxe zintzoena dago Bartzelonan (aurkitzen baduzu itzulzaile bat, biziki zoriontsu nintzateke). Argazkiak: Sophie Hontaas (lehenengoa eta azkena) Euskonews & Media 70.zbk (2000 / 3 / 10 17) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Aitor Lopez de Aberasturi: "Interneten filosofiari ez diot erabat jarraitzen"

 

Irakurri

Francisco Mangado: "Erantzunik ematen ez duen hirigintza burokratikoa egiten ari gara"

 

Irakurri

Francisco Javier Zubiaur: "Nafarroako Museoa izebergaren muturra da"

 

Irakurri

Pello Zabala: "Arantzazu ezagutzera emateko hasi nintzen iragarpena egiten"

 

Irakurri

Ramón Zallo: "Oparotasun komunikatiborantz goaz, baina baita gero eta handiagoa den desberdintasun komunikatiborantz ere"

 

Irakurri