María del Mar Magallón. ALBOAN erakundearen zuzendari ondokoa: Hegoaldeko pertsonak euren garapen prozesuen protagonistak dira eta ez hartzaile hutsak

2013-03-13

SILLERO ALFARO, Maider

ALFAGEME, Ainhoa

ALBOAN, Euskal Herria eta Nafarroan jardun den Jesusen Konpainiaren Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Egun, Iruña, Gasteiz, Bilbao eta Donostian aurki ditzakegu egoitzak, non 36 langile, 100 boluntariotik gora eta 7000 bazkide, gutxi gorabehera, egiten dute lan. Guztiek osatzen dute ALBOAN eta bidegabekeriaren aurka egiten duen bizitza-kultura baten eraikuntzaren alde aritzen dira, mundu hobeago batean sinesten baitute.

ALBOAN, jesuita aitek bultzatutako eta Euskal Herria nahiz Nafarroan eragina duen GKE bat dela oinarritzat hartzen dugu.

ALBOAN 1996ean sortu zen, Jesuitek abian zituzten ekintza guztiak erakunde batean bildu nahi izan zituzten unean. Misiolariek kokagune zehatz batzuetan burututako lanaz haratago begiratu eta munduaren egoera kontutan izanik hemen, inguruan, lanean hasteko beharra ikusi zuten. Hauxe izan zen ALBOAN sortzearen arrazoietariko bat, pertsona guztiak hobeto bizi gaitezen Iparraldean lanean aritzen den eta bertan eragina izanez Hegoalderantz begiratzen duen Erakundea.

Azaldu hau xehetasun gehiagoz; Iparraldean burututako lanak beti Hegoaldeko proiektuei begira burutzen dira?

Gure lana Iparraldean zein Hegoaldean elkarlotura bat duela ulertzen dugu. Ez dugu Indian gauza bat bultzatzen eta guztiz desberdina den beste bat gure inguruan, esaterako. Iparra eta Hegoa bi mundu ezberdin ez direla sentitzen dugu, erlazionaturik dauden bi mundu dira, ordea, eta gauza asko elkar-truka dezakete. Hegoaldeak gu irakats gaitzake eta guk Hegoaldeko erakundeak babestu. Hegoaldean bertako erakundeen bidez egiten dugu lan lerro berdinak sustatzen.

Gure lan eremu garrantzitsuenak ondorengoak dira: irakaskuntza, garapen ekonomikoa nahiz produktiboa eta herritarren partaidetza zein komunitatearen antolaketarekin zerikusia dutenak. Venezuela, Colombia edo Peru bezalako lurraldeetako hezkuntzaren inguruan lan egiten dugu, baina era berean hemengo ikastetxeetako irakasleekin lanean ari gara baloreetan oinarrituriko hezkuntzan aurrera egin nahian. Hau da, ekintzak desberdinak izan arren, oinarri bera dute. Hegoaldeko garapen ekonomiko nahiz produktiboan buruturiko ekintzetariko batzuk adibidez, patata nahiz kotoi organikoaren laborantza edo ganaduarekin buruturiko lanak izango dira, besteak beste; Iparraldean aldiz, lan hau kontsumoa planteatzeko modu berri edo banka ulertzeko modu berrietan islatuko dira. Hirugarren alorrari dagokionez, herritarren partaidetzarekin loturikoa, munduaren hanka bat garela esan dezakegu eta gizarte zibil moduan gure ekarpena egin beharrean gaude. Han, gizartearen elkartzea, euren eskubideak zeintzuk diren ezagutzea eta gobernatzaileei erreklamazioa egitea esan nahi du. Hemen, aldiz, gizarte aktiboa bultzatzen saiatzen gara.

“Latindar Amerikari dagokionez, Hego-Ameriketan Peru, Venezuela eta Colonbian ari gara eta Amerika Erdialde ia osoan: Guatemala, Salvador, Honduras, Nicaragua eta lurrikaraz geroz Haitin ere.”.

Zein lurraldeetan jardun da ALBOAN?

Latindar Amerikari dagokionez, Hego-Ameriketan Peru, Venezuela eta Colonbian ari gara eta Amerika Erdialde ia osoan: Guatemala, Salvador, Honduras, Nicaragua eta lurrikaraz geroz Haitin ere. Asian, Indian, batez ere Gujerat-eko estatuan. Afrikari dagokionez, Congo, Chad, Burundi, Ruanda... Laku Handien gunean, baina batez ere mugak diren Congo eta Chad bezalako lurraldeetan.

Leku ugari da, nola ardura zaitezkete guztiaz?

ALBOAN, bertako erakundeekin lan egiteko aukera egin du, erakunde aliatuak deritzona. Guk ez ditugu kooperanteak, dena bertako erakundeen bitartez bideratzen da, bertan gertaturikoaren ezaguera handiagoa izanik gune gehiagoetara iristeko aukera dugularik. Bertan dagoen jendea da proiektuak antolatu eta aurrera eramaten dituztenak.

Zentzu horretan, oso garrantzitsuak diren bi erakunde aliatu ditugu. Horietariko bat “Fe y Alegría” da, Latindar Ameriketako lurralde gehienetan egonik, hezkuntza popularraren inguruan lan egiten du eskola berriak abian jarriz “errepideak amaitzen diren leku horietan”. Bigarren erakundea “Servicio Jesuita a Refugiados” izenpean, errefuxiatu nahiz desplazatu eremuetan lanean ari dena. Adibide gisa, Afrikan nahiz Colombia eta Venezuela arteko mugan garrantzia handienetariko erakunde aliatu bat da.

Nola jakin zeintzuk diren interes handiagoko proiektuak, edo hobe esanda, nola jakin zein proiektu behar duen zuen laguntza gehien?

ALBOAN erakundearen historia lanean jarduten dugun erakunde aliatu hauei loturik dago erabat, ia hasieratik. Proiektu bat ez da bat-batean sorturiko zerbait, urteetan landutako prozesu baten ildoan gauzatzen den proposamen zehatzago bat baizik. Bertakoak dira zehaztuko dutenak. Adibidez, garapen ekonomiko eta produktiboaren inguruko prozesu baten barruan lehenengo fase batzuk aurki ditzakegu, uztaren hobekuntza edo ta laboreen dibertsifikazioa hala nola —elikatze subirotasuna izatea interesgarria baita—. Baina gerora, produkzioa hobetu nahian eta herria handietako sarrera bideak hobetuz, proiektu bat sor daiteke - zenbaitetan ez baitago errepiderik edo dagoena urpean gelditu da. Hirugarren pausu bat, merkatu handiago batetan sartzea izango litzateke.

Honekin esan nahi dudana zera da, proiektuak askoz handiagoa den prozesu baten barruan sartzen direla eta finantzazio aukeren arabera lan egiten dela, hau beste elementu garrantzitsua baita.

“Bigarren erakundea “Servicio Jesuita a Refugiados” izenpean, errefuxiatu nahiz desplazatu eremuetan lanean ari dena. Adibide gisa, Afrikan nahiz Colombia eta Venezuela arteko mugan garrantzia handienetariko erakunde aliatu bat da”.

Finantziazioaren gaia, gutxitzen ari den elementua dela nabarmenduko zenuten... Nola lortzen du ALBOAN-ek finantziazioa?

Finantza-egoera ezin hobe batetik habiatzen gara: % 50 finantziazio pribatua eta % 50 finantziazio publikoa guti gora behera, eta azken hau da erortzen ari dena. Finantzari publiko garrantzitsuenak Espainiako Kooperazio Agentzia —bere garaian izan genuen murrizketarik handiena—, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Diputazio guztiak eta Bilbao, Iruña, Donostia eta Gasteizko Udalak izan dira. Azken bi urteotan, murrizketa desberdinak egin direla ikusi dugu eta une honetan Eusko Jaurlaritzak egin ditzakeen murrizketen zain gaude.

Diskurtso politikoaren arabera, herritarrek ez dute kooperazioaren gaia inguruan interesik eta beraz ez diote lehentasunik ematen, baina geure errealitatea ez da hori. 7000 pertsona eta erakunde pribatu inguruk laguntzen du urte guztian zehar eta ziurta dezakegu jendea nazioarteko kooperazio ekintzetan parte hartzen duela eta proiektuak babesten dituela, kasu askotan emaria handituz. Bestalde, egia da jende askoren egoera aldatu dela eta ezinezkoa egiten zaiola laguntza ematen jarraitzea. Betidanik esan dugu ALBOAN-eko bazkideak oso leialak direla eta jendearen elkartasuna mantendu egiten da.

Finantziazioaren murrizketak zenbait proiektuei lehentasuna eman eta beste batzuk baztertu beharra ekarriko du eta horrek denera ez iristea suposatu dezake...

Noski, honek lanean gogortasuna eta oso mingarria gerta daitekeen zenbait lanei uko egin beharra dakar. Gu, hango jendearekin harremanetan gaude eta proiektu batean lanean hasten zarenean, hango jendearen ilusio eta lan egiteko gogoa jasotzen ari zara. Jarritako itxaropenak handiak dira eta behin proposamen bat bideratu denean, finantzatzaileak atzera egin duela esatea oso gogorra da. Batez ere, bidaiatzen duzunean, hango jendearen beharrak hemengo jendearen beharrak baino handiagoak eta larriagoak direla baiezta dezakezulako. Beren egoera latzagoa da.

Horrekin “hemengo egoera txarra ikusirik zertarako bidaliko dut dirua kanpora” argudioa baliogabea dela esan nahi duzu?

Argudio horrek pertsonak pertsonen aurka jartzen ditu eta horrek ez du inolako zentzurik. Krisia hemen jasaten hari gara, Hegoaldeko lurraldeen egoera berdina da orain eta duela 5 urte, baina guri momentu honetan mundua suntsitzen ari zaigula iruditzen zaigu. Horregatik, hemengo krisia kudeatzeko modua, aurretik behar gehien duen jendea jarriz egin beharko litzateke, eta jende hori Hegoaldeko jendea da eta hemen ere egoera latzenetan aurkitzen den biztanleria langabezian, etxebizitzarik gabe... Hauxe da lehentasuna.

Dirua biltzeko moduei buruz oso gutxi hitz egiten da. Agian zerga-politika berraztertu beharko litzateke kutxa publikoen diru-sartzea zein den eta diru hori nola gastatzen den ikusi ahal izateko. Gizarte-gaiei, pertsonei, hezkuntzari eta osasunari lehentasuna eman beharko litzaieke. Eusko Jaurlaritza orain arte % 0.49an mantendu da, euskal kooperazio legeak % 0.7a markatzen duen bitartean. Zenbaki horiekin zuhurkerian ibiltzea ezinezkoa da.

“Bidegabekeriaren aurka egiten duen bizitza kultura baten eraikuntzaren aldekoak” da zuen esaldietariko bat.

Gure hemengo lan eremuak beste kultura bat eratzearekin zerikusi handia du. Egungo kontsumo kulturak ez du batere laguntzen. Luxurik gabeko bizitza hobeago batean bizi gaitezkeela ziur gaude. Zoriontasuna ez da neurtzen ditugun gauzen arabera. Horixe da gure sinesmena, gehienetan hortik horrelakorik entzuteko aukera gehiegirik ez izan arren.

“Indian, batez ere Gujerat-eko estatuan ari gara lanean”.

Diskurtso hau eta ALBOAN-eko ikuspuntua jakitera ematerakoan, zeintzuk dira topaturiko oztoporik handienak?

Alde batetik, aipatu dugun kulturari buruzko gai hau, kontrakulturako proposamena baita. Beste alde batetik, Hegoaldeko lurraldeei laguntza ematerakoan, dirua ematen diegu borondate osoz, karitate hutsa emango bagenu bezala, baina kontutan hartu beharrekoa da Hegoaldeko jendea ez dela hartzaile hutsa. Gure diruak aurrera egiten laguntzen du, baina beraiek iniziatiba dute, lan dinamikak, beren kudeaketa prozesuen protagonistak dira. Nire ustetan, herrialde horiek miretsi beharko genituzke.

Egun dugun beste oztopo handia, hemen bizi dugun egoera da. Orain arte Hegoaldeko lurraldeekin sentsibilizaturik zegoen jendea mantendu egin dugu baina egun jendea sentsibilizatzea oso zaila da. Azkenen finean ikusten ez ditugun egoerak dira eta bitartean, inguruan bidaltze eta kaleratzeak ikusten ditugu.

Ikusten ez dena ez existitzen. Komunikabideak beste gai batzuekin oso lanpeturik ageri dira eta lehen kooperazio gaiak lantzea zaila bazen... orain are gehiago.

Finantziazio bat lortzen dugun unean hedabideekin lanean hasten saiatzen gara. Zuei, kazetariei errealitatea zein den jakinarazi eta beste lurraldeetan gertatzen ari dela jakin eta komunikatu dezazuen, esteriotipoak gaindituz. Une honetan Congo-ren egoera oso latza da baina hau ez da komunikabideetan ageri.

Gizarteak, ALBOAN-en ikuspegi ona du, gauzak ongi burutzen dituen erakunde bezala. Zein izan daiteke irudi on horren arrazoia?

Lehenengoz, asko pozten naiz Euskal Herri eta Nafarroan ospea izanagatik, baina asko hazi beharrean gaude oraindik. Mugarik Gabeko Medikuak, Unicef, Gurutze Gorria... bezalako markekin lehian gaude. Gauzak ongi burutzeko irrika duen gehiengoan emakumeez osaturiko taldea, diskurtso sinplistak alde batetara uzten saiatzen gara. Jakin badakigu gauzak konplexuak direla eta ez daude guztiz zuriak edo betzak diren gauzak. Jarrera bat hartu aurretik pentsatu izanak asko lagundu digu.

Eskoletan urte guztian zehar baloreetan oinarrituriko heziketan lan egin behar dela uste dugu. Zehatza den zerbaitetarako dirua biltzea oso ondo dago gazteak sentsibilizatzen baititu, baina haratago joan beharra dago. Gauzak era honetara burutzeak, eginikoa ongi egin dugunaren irudia eman digu, gauzak seriotasunez hartu eta egiten ditugunaren irudia.

Taldea barruan soldatapeko langileak eta boluntarioak daude, baina azken hauek ez dira lehen aipatu ditugun bazkideak...

Hori da, boluntarioek, 100 inguru, euren denbora librearen zati bat ematen dute gurekin lanean. Kontrataturikoak 36 gara eta beste 100-110 boluntarioek, denek, osatzen dugu ALBOAN. Zenbait kasuetan borondatezkoak bazkideak ere badira, ekonomikoki ere konpromisoa hartuz. Interesgarriena jendea mugitzea eta lanean hastea da. Zenbaitek denbora bidez egin dezakete eta beste batzuk aldiz diru laguntzak medio direla, modu guztiak dira ongi etorriak.María del Mar Magallón Soneira Industria Ingeniaria da ICAI-ren eskutik (Madril), Deustuko Unibertsitatean Nazioarteko Ekintza Humanitarioan Masterra eta GKE-an Gerentzian espezialista ESADE-ren eskutik (Bartzelona). Peru eta Guatemalan Nazioarteko Kooperazio lanetan aritu da. Lau urtez, uraren tratamendu inguruan enpresa pribatuan jardun zen lanean, 2001. urtean ALBOAN erakundean Kudeaketa Sailan koordinatzaile moduan hasi zen arte. 2006. urteaz geroztik erakundearen zuzendari ondokoa da. www.alboan.org902999221
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Jesús Mari Valdaliso. Historialari ekonomikoa: Euskal Herria, aeronautika alorrean, bikaintasun gune bihur daiteke

 

Irakurri

Bernat Vidal. Arbaso Elkarteko lehendakari eta artisaua: Artisau eta diseinatzaileak bat egin behar dute elkar-lanean aritzeko

 

Irakurri

Jesus Mari Ugalde. Jakiundeko Lehendakaria: Oraingo disfuntzionamendua berbideratzeko etika izango da irtenbidearen zati bat

 

Irakurri

Ainhoa González Sanchiz. Media Antena Euskal Herria: MEDIAk Europako aniztasun kulturala bultzatzen du zinearen bitartez

 

Irakurri

Tilbert Stegmann. Katalanista: Elebakartasuna sendatu egiten da

 

Irakurri