'Zer esan nahi du irakasle izateak euskal hezkuntza sisteman?' ondorioen txostena

Proiektuak

2026/04/17

'Zer esan nahi du irakasle izateak euskal hezkuntza sisteman?' ondorioen txostena

Irakasleen ibilbidea ikuspegi integral, sistemiko eta koherentearekin ulertu eta antolatzeko beharra nabarmentzen da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak “Zer esan nahi du irakasle izateak Euskal Hezkuntza Sisteman?” izenburupean Gasteizen antolatutako foroak hezkuntza eta ikerketa arloetako profesionalak bildu zituen 2025eko azaroaren 8an, euskararen eta euskal kulturaren transmisioan irakasleek duten zereginari eta aurrean dituzten erronkei buruz hausnartzeko. Testuinguru horretan, foroaren helburua izan zen deialdian aipatutako galderari erantzutea, eta irakaskuntza-rola sendotzeko eta etorkizuneko erronken aurrean orientatzeko behar diren ezaugarriak, gaitasunak eta baldintzak zehaztea.

Ondorioen txostenak agerian uzten du Euskal Hezkuntza Sistemak ibilbide profesionala ikuspegi integral, sistemiko eta koherente batetik ulertu eta antolatu behar duela. Ibilbide hori hasierako prestakuntzatik hasi eta laneratzera eta etengabeko prestakuntzara arte doa, eta fase horiek guztiek garapen osoa behar dute. Hiru faseetako bakoitzari buruzko txostenak egoera eta etorkizuneko aukerak zehazten ditu.

Ondorio gisa nabarmentzen da euskara eta euskal kultura ez direla elementu periferikoak, Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarri estrategikoak baizik. Horien transmisioa modu eraginkorrean bermatzeko, ezinbestekoa da irakasleen garapen profesionala prozesu kolektibo gisa ulertzea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp